Edukinera zuzenean joan

Banakako programazioaren eta gizarte zerbitzuen sarearen pixkanakako egokitzapena eta moldatzea, behar berrien aurrean

Bizitzako gainerako zikloan bezala, zahartzaroan ere pertsonen beharrak anitzak dira eta horiei banan-banan estaldura emateko saiakera egin behar dugu. Horretarako, zerbitzu sorta zabala erabiliko dugu; zerbitzu horiek gizarte izaerakoak izango dira eta, baita ere, beste eremu batzuetakoak (osasunekoak batez ere), beren kabuz edo konbinatuta aniztasun eta banakakotasun horri egokitzeko gai badira. Bertan sartzen dira bizitoki behar iraunkorrak, familiak arnasa hartzekoak, eguneko arretakoak edo aisiakoak, edo bizitzako zikloaren fase berri horrekin bereziki uztartutako beharrenak:

  • Erretiroa hartzeko prestatzeko programa, lan jarduera edo lanbidea egiteari utzi nahi diotenentzat. Programak kulturako, aisiako edo boluntariotzako jarduerak garatzen lagundu behar die, esanguratsuak bazaizkie eta egunean zehar egiteko zerbait edukitzen jarraitzea ahalbidetuko badie. Horrela, gizarte isolamenduko egoerak, frustraziokoak eta autonomia galtzekoak saihesteko ahalegina egingo da.
  • Ezinduaren babes ekonomikora zuzendutako zerbitzuak. Helburua erretiroa hartzeagatiko pentsio duina eskuratzeko izapideak egitea da, bai ohiko lan ingurunean lan egin dutenentzat, bai babestutako lan ingurunean aritu direnentzat, eta baita kotizazio gabeko erretiro pentsio bat eskuratzeko izapideak ere, laneko ingurunean sartzerik eduki ez duten horientzat.
  • Pertsonaren babes juridikora zuzendutako zerbitzuak, tutoretza erakundeen bitartez, pertsonak ordezkaritza juridikoa behar duen kasuan. Kasu horiek tutoretza –bizitzaren eremu guztiei eragiten die– edo kuratela izan daitezke –eremu ekonomikoari bakarrik eragiten dio–, eta azken hori maiz gertatzen da bizitzako zikloko fase honetan, izan ere, bat egiten du gurasoek edo beste senide batzuk funtzio hau betetzen jarraitzerik ez duten garai batekin.
  • Espiritualitatea lantzera zuzendutako programak, doluari aurre egiteko gaitasunak hartzekoak, autoestimua garatzekoak, eta abar.
  • Osasuna sustatzera eta gaixotasunei aurre hartzera zuzendutako programak, horien bitartez ahalik eta egoera fisiko eta buruko onenaren alde egiteko.
  • Behar berriei egokitutako eguneko zerbitzuak.

Behar berrietara pixkanaka egokitze hau, logikoki, bizitzako zikloko aurretiko faseetan bezala egin behar da, diziplina arteko ikuspegi batetik eta pertsonan oinarritutako plangintzaren esparruan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.