Edukinera zuzenean joan

Jardunbide egokiko jarraibideak egoitzaren esparruan, ezintasunen bat duten adinekoei emandako arretan

Baliabide sarean egin behar diren aldaketen edo egokitzapenen kaltetan izan gabe, inolako zalantzarik gabe funtsezkoa da egoitza zerbitzuak horietan zahartzen direnen beharretara egokitzeko aukera erehausnartzea, bai egoitza hori pertsonen ohiko bizitokia izan denerako, bai adinean aurrera egitearen ondotik lehengo ohiko bizitokia utzi behar izan duen pertsonaren bizitoki berria bihurtzen denerako. Idatz zati honetan, oso oinarrizko jarraibide batzuk eskaintzen dira egoitza esparrua ezintasunen bat duten adinekoei egokitzeko:

 

Egoitza esparrua ezintasunen bat duten adineko pertsonei egokitzeko oinarrizko jarraibideak

  • Ingurune ezagun bat mantendu eta pertsonei lagundu ordutegiak eta eguneroko jarduerak planifikatzen eta antolatzen.
  • Etxebizitzaren inguruneak eta egunekoak egokitu, pertsonaren gaitasun eta beharren arabera moldatuz.
  • Jarduerak eta erritmoak aldatu, pertsonaren gaitasun berriei egokitzeko, eta, baita ere, pertsonak garatzen diren jarduerak etengabe egokitu bere gaitasun mailaren arabera. Horrela, konfiantza eta bere buruarenganako segurtasuna emango zaizkio.
  • Bizitzako zikloko aldi honetan berezkoak izan daitezkeen galera pertsonalei, gizarte galerei eta inguruneko galerei egokitzea erraztea.
  • Familiari babesa ematea, oso berandu ez datozen faseetan ezinduari lagun diezaioten etorkizuneko planak erabaki eta antolatzen.
  • Pertsonaren laguntzak hobetzea, horiek zahartze prozesuari egokituz.
  • Bere bizitzako oroitzapenak bultzatzea.
  • Pertsona adierazgarriekin topatzeko aukeren alde egitea.
  • Elikagaiei dagokienez, pertsonaren gustuak errespetatzea eta elikagaiak mastekatzeko eta irensteko zailtasunen arabera egokitzea.
  • Funtzio kognitiboak indartzea, arreta, hizkuntza edo pertzepzioko oinarrizko zereginak programatuz. Funtzionaltasuna aintzat hartu beharko da beti.
  • Orientatzeko gaitasunaren alde egitea, datu pertsonalak gogoratu eta ezagutzeko jardueren eta jarduten den inguruneetan espazioak identifikatzekoen bitartez. Halaber, estimulu ezberdinak ezagutzearen alde egingo da (izenak, tokiak, istorioak, abestiak, bere historia pertsonaleko datuak, eta abar).
  • Funtzio psikomotoreak estimulatzea, gimnasiako ariketa sinpleen bitartez.
  • Ohiko ingurunean bereizketako estimulu gisa balio duten gakoak sartzea (argazkiak, sinboloak, etiketak, kartelak, koloreak...), tokiak, pertsonak edo jarduerak ezagutzen eta aurreikusten laguntze aldera.
  • Osasuna errutinaz kontrolatzeko eta haren gaineko jarraipena egiteko programak diseinatzea, sistematikoki programatuz, eta, baita ere, sendagai bidezko tratamenduak aldizka berraztertzea.
  • Zahartzearen aurrean, jardutearen aldeko jarrerak sustatzea, ohitura osasungarrien alde egiten duten laguntza programak garatuz (dieta orekatua eta ariketa fisikoa), eta autonomia pertsonala eta autodeterminazioa, komunikazioa eta gizarte harremanak mantenduz.
  • Arreta jartzea sintoma jakin batzuen aurrean, adibidez suminkortasuna areagotzea, jarduera eza, jateko gogoa galtzea, lokartzeko arazoak eta jokabide disruptiboak, izan ere, osasun arazo baten aztarna izan daitezke.
  • Adinekoen esku dauden komunitateko baliabideak aprobetxatzea: jarduerak, ekitaldiak, instalazioak...
  • Zahartze prozesuaren onarpenaren alde egitea, bai gizabanakoaren aldetik, bai bere hurbileneko ingurunearen partetik.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.