Edukinera zuzenean joan

Zer dira estrategia erreaktiboak?

Krisiak gidatzeko planak krisiek ageri dituzten faseei jaramon eginez landu eta aplikatu behar dira:

  • 1. fasea. Krisia identifikatzeko fasea.
    • Jokabidearen bizitasunean igoera edo hazkundea igartzen denean gertatzen da, eta krisi guztien hasieran dagoen antsietate aldiarekin bat egiten du. Krisi bat nola saihestu aztertu beharko litzatekeen unea da. Adibidez, pertsonak aldez aurretik erakusten al du krisi bat gertatuko dela erakusten duen aztarnarik? Asaldatuago al dago? Hizkera estereotipaturik ba al du? Lehenengo aztarna agertzen den unean, pertsona lasaitu daiteke edo bereziki mehatxagarria den egoera aldatu: pertsona testuinguru lasaiago baterantz bidera daiteke, pixkanaka hitz egin dakioke, edo gelako jarduera maila murriztu daiteke. Jarduteko banakako planean, zehaztu egin beharko da pertsona horrengan zer zeinuk erakutsi dezakeen krisia gertatuko dela.
  • 2. fasea. Esku-hartze fasea.
    • Krisia lehertzen denean eta pertsonak defentsako edo erasoko jarrera agertzen duenean gertatzen da. Pertsona bera nahiz gainerakoak egon daitezkeen kalteetatik babesteko larrialdiko prozedurak erabiltzeko aukera aintzat hartuko da. Edonola ere, kasu bakoitzeko inguruabar berezietan, ahalik eta intrusio gutxieneko metodora joko da.
  • 3. fasea. Krisia desaktibatzeko fasea.
    • Jokabideak bizitasuna galtzen duela eta tentsio maila murrizten dela ikusten den unea da. Pertsona bera –eta baita esku hartu duten pertsona guztiak ere– lasaitu dezaketen estrategiak eta beste krisi bati aurrea hartzekoak aintzat hartzeko unea da.

Krisi guztiak antsietate egoera batetik abiatzen dira, maila ezberdinetatik igaro eta gero tentsio maila murriztera iristeko:

 

Jarduera egokiak

Krisi egoeretan esku hartzeko plan bat diseinatzeko garaian, garrantzitsua da honakoa:

  • Kontu handiz definitzea zer den krisi egoera bat.
  • Esku hartzeko prozedurak eta horiek aplikatzearen ardura nork edukiko duen deskribatzea.
  • Plana ezartzeko behar diren baliabideak identifikatzea: adibidez, jarduera programa aldatzea edo laguntza ematen duen taldeko beste kide bati laguntza eskatzea.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.