Edukinera zuzenean joan

Jokabideari erantzuteko estrategiak pertsona bere onetik aterata dagoenerako

Estrategia hau oso erabilgarria izan daiteke pertsona asaldura handiko egoera batean dagoenean, adibidez bere jokabide erasotzaile/hondatzailea gertatzeko puntuan dagoenean, edota pertsonak jokabide larriak ageri dituenean jada.

Horrelakoetan, aldez aurretik existitzen den egoera batean erabat berria den elementu bat sartzeak edo aldarazpen txiki bat sartzeak lagundu egin dezake aldi batez edo iraunkorki jokabide gatazkatsua eteten. Arrazoia pertsonarengan eragiten den sorpresa efektua izaten da. Garrantzitsua da kontuan izatea erantzunaren murriztapena aldi batekoa dela bakarrik, eta estimuluaren aldarazpena eraginkortasunik gabekoa suerta daitekeela behin eta berriro erabiliz gero, izan ere, pertsona harritzeko gaitasuna galtzen du horrek.

 

  • 1. Adibidea:
    • Jokabide gatazkatsua: Pertsona langileetako bati gerturatzen zaio erasotzeko asmoz edo hura erasotzen ari da jada. 
    • Langileek zera egin dezakete:
      • Lurrera erori eta hilda egotearen plantak egitea.
      • Garrasi egiten hastea.
      • Krisi bat edukitzearen plantak egitea.
      • Oso modu zaratatsuan doministiku egitea.
  • 2. Adibidea:
    • Jokabide gatazkatsua: pertsona zerbait apurtzeko puntuan dago, edo zerbait apurtzen hasi da jada.
    • Langileek zera egin dezakete:
      • Musikaren bolumena igo.
      • Ahots oso ozenez abesten hastea.
      • Gainerakoei salto egitea edo dantza egitea eskatzea.
      • Etxe osoan barrena korrika eta garrasika ibiltzen hastea.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.