Euste fisikoaren erabilerak, beti, nolabaiteko arriskua du pertsonentzat; horregatik, azkeneko baliabide gisa erabili behar da beti. Ikuspegi horretatik begiratuta, euste fisiko onena beste estrategiak funtzionatu izanagatik egin beharra ez dakarren hori da.
Protokoloak
Horrelako esku-hartzeetara jotzea beste erremediorik geratzen ez den kasuetarako, beharrezkoa da egin daitekeen euste fisikoa idatziz deskribatzen duten protokoloak eskura izatea. Haren deskripzioan, hurrengo alderdiak jasoko dira:
Protokoloa landu eta berraztertzeko prozesu osoan zehar, kanpoko agenteren batek esku hartzea gomendatzen da (adibidez, zerbitzua kokatzen den lurralde eremuko Etika Batzordeak).
Ezinbestekoa da familia jakinaren gainean jartzea eta haien baimena idatziz eskatzea, horrelako euste motak aplikatzeko, eta komenigarria da hori pertsonan oinarritutako plangintzaren esparruan egitea. Banakako planetan bildutako euste fisikoak aplikatzearen aurreikuspenak taldean berraztertu behar dira aldizka (gutxienez, sei hiletik behin).