Edukinera zuzenean joan

Jokabideari erantzuteko estrategiak pertsona bere onetik aterata dagoenerako

Euste fisikoan aplikatu behar diren oinarrizko jarraibideak

Euste fisiko bat aplikatze aldera, egin behar den lehenengo gauza arriskua ebaluatzea da:

  • erabiltzailearengandik distantzia batera mugitzea, perimetro bat sortuz;
  • konponbideak erabiltzaile bakoitzaren eta haren ezaugarri fisikoen arabera pertsonalizatzea;
  • egin daitekeen esku-hartzeren bati dagokionez, eskura dagoen tokia baloratzea;
  • nahi diren emaitzak euste fisikoa aplikatzearen ondotik lortzeko aukerak kalkulatzea;
  • gure mugak aitortu eta gure indarrak baloratu.

Ahal den heinean, euste fisikoko prozedurak ez ditu bakarrik langile batek aplikatu behar, izan ere, horrelako gatazkak dira lesio arrisku handiena dutenak, bai langilearentzat, bai pertsonarentzat berarentzat. Ondorioz, ahal den bakoitzean, beste langileren bati laguntza eskatu behar zaio. Taldeko lana ezinbestekoa da: pertsona tratatu ohi duen eta euste prozedura aplikatzerakoan esku hartzen duen langile bakoitzak ezin hobeki ezagutu behar du bete behar duen papera zein den.

 

Jarduera egokietarako gomendioak

Hurrengo jarraibideek gida bezala balio izan dezakete, krisiak bideratzeko planaren azken baliabide bezala:

  • Pertsona hurbiltzen denean, inoiz ez da mehatxu erako jarrera hartu behar. Ez egin garrasirik, eta errietarik ere ez. Horrekin saihestu nahi den jokabidea larriagotu besterik ez duzu egingo.
  • Begiratu etengabe pertsonari. Hitz egin eta eman jarraibideak ahots lasaiarekin, konfiantza ematen dion ahotsarekin. Jarraitu prozedura osoan zehar hitz egiten, jokabidearen bizitasuna murrizten saiatzeko.
  • Angelua mantendu jokabide erasokor arriskutsua ageri duen pertsonarekin komunikatzerakoan.
  • Gogoratu euste batean material egokia erabiltzeak lesioak saihestu ditzakeela, eta lortu nahi den emaitza azkarrago eta segurtasun gehiagorekin lortzen lagundu.
  • Pertsona eutsi behar baduzu, egin arropatik eutsiz; errazagoa izateaz gain, artikulazioak lesionatzeko aukera gutxiago dago.
  • Pertsonak gainerakoak jotzen dituela galarazten saiatzerakoan, ez behartu besoak jaistera; kolpea geldiarazteko behar den indarra besterik ez erabili.
  • Pertsona paretaren kontra immobilizatu nahi denean, utzi toki pixka bat mugitu ahal izan dadin. Hain zuzen ere, aplikatutako prozeduraren helburua lasaitzen laguntzea da, eta erabateko immobilizazioak arazoaren iraupena eta bizitasuna areagotzea besterik ez du lortuko.
  • Eustea aplikatu bitartean, beharrezkoa da pertsona lasaitzea eta lasaitzen laguntzea.
  • Aintzat hartu luzatutako ekintza orok berekin daramala arriskua areagotzea.
  • Euste fisikoa pixkanaka murriztu behar da, pertsona lasaitzen eta baretzen joan ahala. Hori hainbat modutara egin daiteke:
    • indarra pixkanaka kenduz.
    • Euste puntuak pixkanaka murriztuz, pertsona besoan, sorbaldan, eta abarretan eskua jarriz bakarrik kontrolatzea lortu arte.
    • Eustean erabilitako kontaktu fisikoaren bizitasuna pixkanaka murriztuz.
    • Pertsonaren eta eustea aplikatzen duen langilearen artean toki gehiago utziz.
    • Eustearen aplikazioan parte hartzen duen langile kopurua pixkanaka murriztuz.
  • Pertsonak lasaitu egin dela erakusten duenean, zera galdetu: “Lasaitu zara?”, “hobeto sentitzen zara?”.
  • Zenbaitetan, egoera muturrera eraman daiteke eta, horrelakoetan, beharrezkoa da errefortzu bereziak eta espezializatuak eskatzea, 112 larrialdietarako telefonora deituta.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.