Edukinera zuzenean joan

Jokabideari erantzuteko estrategiak pertsona bere onetik aterata dagoenerako

Euste fisikoan aplikatu diren aldien erregistroa

Euste fisikoko prozeduraren bat aplikatzea behar izan duten kasu guztiak erregistratu behar dira, gutxienez hurrengo datu hauek bilduz:

  • Gertaeraren arazoa.
  • Eguneko zein unetan gertatu den.
  • Euste fisikoan esku hartu duen pertsonaren edo pertsonen izena.
  • Euste prozeduraren aplikazioak iraun duen denbora osoa.
  • Euste fisikoa aplikatu beharra ekarri duten gertaerak.
  • Langileek, aldez aurretik, euste fisikoaren erabilera saihesteko erabili dituzten estrategiak.
  • Langileen jardueraren deskripzio zehatza prozedura aplikatu bitartean (adibidez, jarrera, langile kopurua eta zein tokitan gertatu den).
  • Prozedura aplikatzearen emaitza eta ondorioak, lesioak barne halakorik gertatu den kasuan.

Horiek erregistratzeaz gain, beharrezkoa izango da zerbitzuaren arduradunari berehala jakinaraztea, erregistro idatzia erantsiz. Komunikazio eta erregistro modu hau baliagarria izango da aldizka prozeduraren erabilera berraztertzeko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.