Edukinera zuzenean joan

Okerrera egin baino lehen, jokabide bati erantzuteko estrategiak

Maiz, jokabidearen inguruko arazoak bat-batean agertzen direla uste izaten da, baina, ondoren, inguruabarrak aztertzerakoan, ikusi ohi da pertsonak adierazle fidagarri batzuk ageri ohi dituela, zerbait ongi joaten ez aritzearen erakusle, jokabide gatazkatsua gertatu baino lehen. Aztarna horiek ezberdinak dira pertsona bakoitzaren kasuan, baina behatu daitezkeen zeinu batzuekin agertu ohi dira: hitz edo esaldi berdina errepikatzea: “zer ordu da?”, “nik ez dut hemen egon nahi”; bekokia iluntzea; adi-adi begiratzea; mainak egitea; behin eta berriro alde batetik bestera ibiltzea; arnasestuka arnasa hartzea; eta abar.

Argi dago jokabide erasokorreko gertaera hauetako asko gertatu egiten direla laguntza ematen dugun profesionalok ez ditugulako identifikatu hasierako zeinu horiek, edo, gehiagotan, haien jokabidea aldarazten ez dugulako zeinu horiek nabarmen agertzen direnean. Krisi gertaera bat hurbil dagoela jakinarazten duen aztarna edo seinale bezala jarduten dutenatariko jokabideak behar bezala definitzeak lagundu egingo digu horiek topatzen eta neurriak berehala hartzen, egoera krisiaren fasera iristen dela saihesteko.

Idatz zati honetan hori egiteko modu ezberdinak aztertzen dira, hau da, jokabide bati erantzuteko dauden modu ezberdinak jokabideak berak okerrera egin baino lehen. Garrantzitsua da kontuan izatea estrategia guztiak ez direla egokiak kasu guztietan: horien egokitasuna pertsonaren, testuinguruaren, inguruabarren eta jokabide motaren araberakoa da. Kasu bakoitzean, beharrezkoa izango da ageri den faktore multzoari hobekien egokitzen zaion estrategiara edo estrategietara jotzea.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.