Erreakzioak kontrolatzen ikasteko modu on bat A-B-C ereduko erregistro bat egitea da, pentsamenduen eta sentimenduen gainean.
Lanaldia amaitzerakoan, hartu paper orri bat, zatitu hiru zutabetan, A-B-C, eta jardun honela:
- Pentsatu asaldaturik edo estresaturik sentitu zaren egoera batean.
- Erregistratu C zutabean nola sentitu zaren (ondorio emozionalak).
- Ondoren, joan A zutabera eta erregistratu zer gertatu den hain asaldaturik edo estresaturik sentitu izateko (pizgarria edo gertaera aktibatzailea).
- Azkenik, B zutabean, erregistratu gertatutakoari buruz pentsatzen duzuna, nola interpretatzen duzun.
Erabilgarria izan daiteke astebetez egunero egitea, gutxienez. Aldi hori amaitzerakoan, berraztertu gertaera aktibatzaile bakoitzari buruz pentsatu duzuna. Ondoren, zalantzan jarri pentsatzeko modu hori, erantsi taulari laugarren zutabe bat, D zutabea, eta saiatu gertatutakoaren gaineko beste azalpen edo interpretazio batzuekin betetzen.
Errepikatu prozesu hau hobekuntzaren bat antzematea lortzen duzun arte. Horrela eginez gero, pentsamendu eredu honek behera egiten duela ikusiko duzu.
Pentsamenduen eta sentimenduen A-B-C ereduaren aplikazio adibidea
- 1. Pausoa:
- Hasi C zutabetik: nola sentitu zaren pertsonak egin duenarekin. Izan zehatza.
- 2. Pausoa:
- Joan A zutabera: erregistratu jokabide zaila –gertaera aktibatzailea–. Izan zehatza. Adibidez, “Juanek ezezkoa eman zion dutxa hartzeari” idatzi ordez, hobe litzateke nola egin zuen idaztea: “Juanek tu egin zidan berari jantziak kentzeko hurbildu nintzaionean”.
- 3. Pausoa:
- Ondoren, joan B zutabera: erregistratu gertatu denari buruz pentsatzen duzuna. Esate baterako: “ez luke hori egin behar”, “oso pertsona oldarkorra da” edo “beti tu egiten eta hozka egiten dabil mundu guztiari”.
- 4. Pausoa:
- Joan D zutabera: erregistra ezazu bertan gertatu denarentzako interpretazio edo azalpen alternatiboak, hau da, B zutabean bildutako interpretazioa zalantzan jartzen duten ideiak. Esate baterako: hori egin ez duen uneren bat egon al da? Tu egiten ez dion pertsonarik ba al da?