Egoeren edo arazoen aurrean jarrera negatiboak hartuz gero, errazagoa izango da oso estresatuta, deprimituta edo haserre sentitzea. Sentimendu negatiboa zein den gorabehera, oso sendoa edo errepikakorra den heinean kaltegarria izango da gure ongizaterako, gure harremanetarako edo gure lanerako.
Horrek ez du esan nahi depresioa, haserre bizia edo antsietatea bezalako emozioekin erabat bukatu daitekeenik. Zenbait egoeretan emozio normalak eta espero daitezkeenak dira, eta, beraz, horiek ezabatu ditzakegula pentsatzea ez da errealista. Aitzitik, bada errealista horiek mugatu ahal izatea edo horiei eustea oso sendoak bihurtzen direnean edo oso errepikakorrak egiten direnean eta gure osasun fisikoari eta burukoari eragiten dietenean eta gure harremanei edo lanari eragiten dietenean.
Sentimendu negatiboak sortzeko joera duten pentsamendu motak
Emozio eta sentimendu horiek maila onargarrietan mantentzen saiatzeko, muturreko pentsamendu eredu batzuk daudela jabetu behar gara, horrelako sentimendu negatiboak sortzen dituztenak batez ere:
Erabat asaldatuta sentiarazten gaituzten pentsatzeko modu horiek (kontrolik gabeko amorrua, depresioa) txikitatik garatzen goazen pentsamendu ohiturak dira.
Datorren idatz zatian, jokabide gatazkatsuak ageri dituzten pertsonei laguntzeko gure lanean aurre egin behar izango ditugun egoera zailetan gure erreakzioak kontrolatzen ikasten lagun gaitzaketen urrats batzuk azaltzen dira.