Edukinera zuzenean joan

Laguntza ematen duten langileen behar emozionalak aitortu eta horiei erantzutea

Ezinduek jokabide gatazkatsu bat ageri duten egoerak krisi uneak dira, eta horietan nahasmendu handia gertatzen da eta traumatikoak izan daitezke oso horietan esku-hartze zuzena duten pertsona guztientzat. Jokabide gatazkatsua eduki duen pertsonaren beharrak ebazteko saiakera egiten denean, erraz egin daiteke akats bat, hain zuzen ere pertsona horren kideak edo laguntza ematen duten langileak berak ere gertatutakoaren eraginen hartzaile izan direla ahaztea.

Gertaera hauek eta gero azterketa eta hausnarketa saioak egiteak eragin positiboa edukiko du, eta ez bakarrik langileentzat, baizik eta, baita ere, ezinduentzat eurentzat. Saio hauek ez dute zertan izan denbora asko eskatzen dutenetarikoak, nahiz eta eraginkorrak izateko arreta eman behar dieten bai egintzei, bai sentimenduei.

Saioek ondoko helburu hauek dituzte:

  • Gertaerari lotutako estres karga arintzea.
  • Gertatu denarekin zerikusia duten sentimenduak eta pentsamenduak segurtasunez adierazi daitezkeen ingurune bat sortzea.
  • Taldearen laguntzaren alde egitea, krisi egoeran esku hartu duten pertsonen artean.
  • Arazoei aurrea hartzea eta egon daitezkeen ondorio psikologikoei aurrea hartzea taldekideen artean.
  • Pertsona bakoitzaren erreakzioak normalizatzea, taldeko gainerako kideen aldean ezberdin sentitzea saihesteko.
  • Kalte gehien jaso duten pertsonak zeintzuk diren antzematea, eta behar duten laguntza eta jarraipena ematea.

 

Jarduera egokietarako gomendioak

Krisiaren osteko azterketa eta hausnarketa saio hauek eraginkortasunez antolatzeko jarraibide batzuk erabilgarri izan daitezke:

  • Taldearen bilera, ahalik eta lasterren. Jokabide krisi bateko gertaera batean esku hartu duten langile guztiek parte hartu beharko lukete saio hauetan. Saioak psikologo baten zuzendaritzapean egin beharko lirateke. Ahalik eta lasterren bildu, orduan eta zehatzagoak izango dira gertatu denari buruzko detaileak. Gertatu denari buruzko hausnarketarekin hasi aurretik, saioa zuzentzen ari denak zera ziurtatu behar du:
    • Pertsona guztiak itzuli dira beren onera: oraindik asaldaturik dagoen langileren bat egonez gero, bilera egiteko goizegi da.
    • Gertatu denari buruzko erregistro guztiak egin dira jada, esku hartu duten beste pertsona batzuen aipamenekin asmorik gabeko “kutsatzeak” saiheste aldera.
  • Bileraren helburuari buruzko hasierako azalpena beharrezkoa izan daiteke, esku hartzen duten pertsonentzako izaera onuragarria azpimarratuta. Ondoren, saioaren prozedura eta arauak adierazi behar dira laburki:
    • Nahi ez denari buruz ez da hitz egin beharko eta inor ez da horretara behartuko.
    • Pertsona ezberdinek adierazten dutena errespetatu egingo da; parte hartzaile bakoitzak bere buruari buruz hitz egingo du eta ez da ez kritikarik, ezta epaitzerik ere onartuko.
    • Norbait oso gaizki sentitzen bada, bilera aldi batez utzi ahalko du eta hobeto sentitzen denean itzuli.
    • Informazio guztia konfidentziala izango da.
  • Oinarrizko gertaeren definizioa. Parte hartzaileek zer gertatu zen eta gertaerak nola jazo ziren aipatzean datza: zerk eragin zuen gertaera? Nor zegoen bertan? Zer gertatu zen gertaeran zehar eta ondoren? Zer suertatu zitzaien zailena?. Informazio hau aldez aurretik bildu daiteke idatzitako erregistroetatik eta bilerara bertaratzen direnek hitzez emandako azalpenetatik. Inork ez du krisia berdin hartuko edo gogoratuko, beraz, langile bakoitzak gertaera deskribatu beharko du bere ikuspegitik eta gainerakoek hura eten gabe. Taldea zuzentzen duen pertsonak informazioa laburbildu beharko du eta adostasuna duten eremuak idatzi. Bertsio ezberdinak dauden horiek ere jaso beharko ditu. Garrantzitsua da, guztien artean, gertatu zenari buruzko deskripzio xehatua lortzea.
  • Esku hartu duten pertsonen erreakzioak eta sentimenduak hitzez adieraztea. Fase honetan nahi da parte hartzaileek krisia gertatu zenetik eduki dituzten pentsamenduak eta sentimenduak adieraz ditzatela, ahal bada paper batean identifikatuz. Horrela, saioa zuzentzen ari den pertsonak zerrenda komuna egin ahalko du. Krisi betean dagoen jokabide gertaera batean zehar, langileek erabaki asko hartu behar dituzte segundo gutxiren buruan eta, gauzak ongi irteten ez badira, autokritika oso gogorra egitea maiz gertatzen da gerora. Ona da jendeari bere sentimenduak eta kezkak adierazten uztea. Elkarri animoak eta babesa emateko unea da. EZ dago inor epaitu beharrik. Hau da bizitako egoeragatik eragin gehien jasotzen duten pertsonak identifikatzeko fase garrantzitsuena; komenigarria izan daiteke haiekin, ondoren, topaldia edukitzea.
  • Ondoren zer egin behar den erabakitzea:
    • Bizitako egoeragatik eragin gehiago jaso duen eta laguntza gehiago behar duen norbait ba al da?
    • Langileek trebakuntza gehiago behar al dute krisi egoeretako esku- hartzea, estresa bideratzea edo ezinegona bezalako alderdietan?
    • Etorkizuneko gertaeretan hobeki prestaturik egoteko ariketa praktikoak egitea erabilgarria litzateke?
  • Informazioa talde osoari zabaltzea. Saio hauetan ateratako ondorioak, esku-hartze moduei, ikuskapen eta laguntza beharrei edo prestakuntza beharrei dagokienez, oso erabilgarriak izan daitezke laguntza talde osoarentzat. Gauzak horrela, gertaeran esku hartu dutenekin egindako bilera hauek amaituta, interesgarria da bilera zabalago bat antolatzea, informatzeko eta jarduteko irizpide eta jarraibideak adosteko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.