Jokabide problematikoek duten funtzioaren inguruan hipotesiak egiteko, jokabidean eragina duten faktoreetan kontzentratu behar da, bai aurretikoak direlako, bai ondorengoak direlako. Egindako hipotesiek ondoko aukera hauetako bat edo batzuk iradoki dezakete:
Zenbait kasutan, hemen aipatutako hipotesi guztiak garrantzitsuak izan daitezke jokabide jakin baten kasuan; hau da, jokabide problematiko bakar bat hainbat faktorek eragin dezakete. Beste kasu batzuetan, berriz, gerta daiteke soilik hipotesietako bat garrantzitsua izatea. Edonola ere, beti eduki behar da gogoan, baita eragilea faktore bakarra dela ematen duenean ere, faktoreek elkarri eragiten diotela; hala, adibidez, ingurunean gertatutako jazoerek pertsona batek zeregin batetik ihes egiteko duen beharra handitu dezakete.
Ondoren, hipotesiak egite aldera beharrezkoa den informazioa biltzeko hiru metodo edo estrategia deskribatu dira: egituratutako elkarrizketak, behaketa sistematikoak eta jokabide problematikoaren analisi funtzional esperimental sistematikoa. Metodo horiek errazenetik –egituratutako elkarrizketak- zehatzenera –analisi funtzionala- doan continuum bat bezala ikus daitezke; lehenengoek bigarrenek baino prestakuntza gutxiago eta espezializazio maila baxuagoa behar dute. Zailtasun edo konplexutasun txikiagoa duten arren, egituratutako elkarrizketak aski izan daitezke aztertu nahi den jokabideari buruzko informazio nahikoa lortzeko; beraz, kasu horietan, ez da beharrezkoa informazio hori beste metodo batzuk aplikatuz lortutako datuekin zabaltzea. Dena den, hipotesiak fidagarriagoak izango dira egituratutako elkarrizketak behaketa sistematikoarekin konbinatzen badira. Hala ere, ez da beharrezkoa analisi funtzional esperimental sistematikoa egitea aurreko metodoen bitartez jokabide eredu argiak lortu badira.
Informazio hori oinarritzat hartuta, jokabide horren funtzioari eta pertsonak jokabide horrekin lortu nahi duen xedeari buruzko hipotesiak egin ahalko dira.