Edukinera zuzenean joan

Ebaluazio funtzionalaren faseak

Egituratutako elkarrizketak

Hurrengo taulan, elkarrizketen testuinguruan, jokabide problematikoaren eragile edo leherrarazle zuzenak diren gertakariak edo egoerak identifikatzen laguntzen duten galderak bildu dira. Horrez gain, jokabidearen osteko beste gertakari edo egoerak ere identifikatzeko lagungarriak izan daitezkeen galderak daude.

Halaber, jokabide problematikoak eragiten dituzten inguruko beste faktore batzuk, izaera zabalagoa edo orokorragoa dutenak, zehazteko lagungarriak izan daitezkeen galderak gaineratu dira.

Jokabide problematikoak identifikatzeko fasean bezala, elkarrizketatutako pertsonek jokabide problematikoa daukan pertsonaren ezagutza sakona eduki behar dute. Pertsona bati baino gehiagori elkarrizketa egitea gomendatzen dugu (adibidez, tailerreko begiralea, adiskideak, zaintzaileak, gurasoak, anai-arrebak), baita, posible bada, ezintasunen bat duen pertsona bera ere; modu horretan ikuspuntu desberdinak ezagutu ahalko dira. Elkarrizketatutako pertsonen arteko aniztasun hori funtsezkoa da; izan ere, adierazi den moduan, jokabide problematikoaren arrazoiak aldatu daitezke ingurua edo testuinguruaren arabera.

Horrez gain, oso erabilgarria izan daiteke jakitea egoera edotestuingururen bat dagoen, zeinetan jokabide problematikoa ez den inoiz gertatzen. Horrek jokabidea ez gertatzea eragiten duten arrazoiak mugatzen lagundu dezake (eta, ondorioz, gertatzea eragiten dutenak ere).

Gogoan eduki behar da, elkarrizketak egin eta gero ondorioztatzen bada ezintasunen bat duen pertsonaren osasun egoerari lotutako faktoreek jokabide problematikoetan eragina daukatela, lehenengo neurri gisa, egokienak diren medikuen esku hartzea eskatu beharko dela, aproposena den tratamendua agindu dezaten. Hala eta guztiz ere, gaixotasuna edo gaitza tratatu eta gero, posible da pertsonak jokabide problematikoarekin jarraitzea nahi duen zerbait lortzeko egoera hori erabiltzen ikasi duelako (langileen arreta, atsedena lanean ari den bitartean, etab.). Kasu horietan, ebaluazio prozesu bat mantentzea eta jokabideari lotutako laguntza plana garatzea beharrezkoa izan daiteke.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.