Edukinera zuzenean joan

Ebaluazio funtzionalaren faseak

Aztertutako jokabide problematikoaren funtzioa edo funtzioak izan daitezkeenei buruzko hipotesia behin eginda eta esku hartze plana garatu aurretik – hau da, jokabideari lotutako laguntza plana-, hipotesia idatziz zehaztu behar da, esku hartzearen garapena bideratzeko terminoetan. Hipotesi zehatzek hiru elementu barne hartu behar dituzte:

  • Jokabidea noiz gertatzen den: aurrekari zehatzen eta jokabide problematikoari lotutako inguruko gertakarien deskribapena.
  • Jokabidea zertan datzan: jokabide problematikoaren deskribapen zehatza.
  • Jokabidea zertarako erabiltzen duen: jokabide problematikoaren funtzio posiblearen gaineko deskribapena.

 

Ondo egindako hipotesien adibideak:

  • 1. adibidea: Arreta lortzea
    • Anek erabiltzen ari den materialak botatzen ditu begiralearen arreta bereganatzeko, azken horrek 10 minutu baino gehiago bakarrik uzten duenean.
  • 2. adibidea: Egoera batetik ihes egitea
    • Maddik burua mahaiaren kontra kolpatzen du zailak diren lanak egin ditzan eskatzen diotenean.
  • 3. adibidea: Hautemangarriak diren objektuak lortzea
    • Jonek altu hitz egiten du baimenik gabe eta adiskideak distraitzen ditu ordenagailuarekin jolastera joan dadila utz diezaioten.
  • 4. adibidea: Estimulazio sentsoriala lortzea
    • Arantxa bakarrik dagoenean eta entretenitzeko ezer ez daukanean, arropetatik tira egiten du.
  • 5. adibidea: Osasun egoera txar baten berri ematea.
    • Mikel ondo sentitzen ez denean, beste pertsonei hozka egiteko aukera gehiago daude.
  • 6. adibidea: Inguruko faktore orokorrei lotutako zailtasunen berri ematea
    • Goizeko lehenengo orduetako ohikerian aldaketaren bat gertatzen denean, Koldok bere burua edo adiskideak harramazkatzeko aukera gehiago daude gustatzen ez zaizkion jarduerak egin ditzan eskatzen bazaio.

 

Jokabide problematikoen ohiko funtzioak eta saiakera komunikatiboak:

Hipotesia egin eta gero, urrats bat gehiago eman behar da jokabidea ulertu ahal izateko: Zer saiatzen da komunikatzen ezintasunen bat duen pertsona jokabide problematikoaren bitartez? Zein da horren azpian dagoen komunikaziozko mezua?. Jarraian, jokabide problematikoen funtzio ohikoenei lotu ohi zaizkien komunikaziozko saiakera posibleak zerrendatu dira.

Gogoratu ebaluazio funtzionala zenbait testuingurutan burutzea beharrezkoa izan daitekeela; izan ere, inguru bakoitzean jokabide problematikoek helburu desberdinak izan ditzakete.

Bestalde, aintzat hartu behar da, jokabideak denborarekin aldatzen direla eta ebaluazio funtzionala etengabeko prozesu bat izan behar dela; beraz, gutxitu edo ia desagertu den jokabide bat berriro agertu dela antzematen denean, hasierako fasera itzuli beharra dago eta informazioa berriro bildu. Ezin da pentsatu jokabide problematikoen funtzioak aldaezinak direnik: berriro agertzen denean, jokabide berak funtzio guztiz desberdina izan dezake, hasiera baten zeukan funtzioarekin alderatuz.

Ebaluazio funtzionalaren emaitzak dira jokabideari lotutako laguntza positiboaren plana zehazten dutenak. Esku hartze luzeenen helburua da ezintasunen bat daukan pertsonak egokiak diren jokabide alternatiboak erabili ditzan jokabide problematikoak zuen funtzio berarekin eta eraginkortasun maila bera eduki dezaten. Esku hartzeko plan bat eratze aldera, multzo honetako jokabideari lotutako laguntza positiboari buruzko gida kontsultatu daiteke.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.