Banakako plangintzan, pertsonan oinarritutako plangintza gisa ulertua, ezintasunen bat duen pertsonaz gain beste zenbait profesionalek eta profesionalak ez diren pertsonek parte hartzen dutenez, oso erabilgarria suertatu daiteke egoiliar bakoitzak egoitza zerbitzuan erreferentziazko profesional bat edukitzea. Pertsona horrek bere gaitasun, behar, lehentasun eta nahiei arreta berezia eskainiko die, banakako plangintzan modu aktiboan parte hartuko du eta plangintza hori diseinatu eta garatzen duen pertsona taldea osatuko du.