Azken hiru hamarkadetan zehar, bizi kalitatearen kontzeptua pertsonan oinarritutako plangintzaren, emaitzen ebaluazioaren eta kalitatea hobetzeko prozesuen osagai nagusi bihurtu da. Oso finkatuta egon arren, oraindik ere eraikitzen ari da eta aldi berean bizi kalitateari buruzko ikuspegi eta eredu desberdinak daude. Kontzeptuei buruzko kapitulu honen helburua gidaliburu hau kontsultatzen duten pertsonei askotan aipatzen diren oinarrizko ideia batzuk azaltzea denez, hemen soilik aipatuko dira gure inguruan finkatuen dagoen ereduko oinarrizko zenbait elementu. Eredu hori jatorriz Estatu Batuetan kontzeptualizatu eta egituratu zuen R.L. Schalock izenekoak.
Esan daiteke eredu horren egituraketa bizi kalitatea kontzeptuaren ulermena hobetzeko beharretik sortu zela. Kontzeptu hori 80. hamarkadan asko sustatu zen eta 90. hamarkadan asko indartu zen, diskriminazioaren aurkako zenbait arau onartu baitziren. Horrek esan nahi du Estatu Batuetan ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak babesteko mugimenduen lehenengo ildoari bultzada bat eman zitzaiola. Kontzeptuaren ulermenean sakontzeak haren kontzeptualizazioan, neurketan eta aplikazioan ere sakontzea eragin zuen. Horren emaitza jarraian islatzen diren oinarrizko printzipioen zerrenda bat izan zen (Izpta. Schalock, R.L.; Gardner, J.F.; Bradley, V.J. Quality of Life for people with intellectual and other developmental disabilities. Applications across individuals, organizations, communities and systems. 2007.)
Bizi kalitatearen kontzeptualizazioa, neurtzea eta aplikazioaren funtsezko oinarriak
Hortik aurrera, printzipio horietan oinarritutako ikerkuntza eta ebaluazioaren gaineko ahaleginak saiatu dira bizi kalitatea kontzeptua neurtzeko eta aplikatzeko oinarri kontzeptual enpiriko eta sendoa eskaintzen. Horren emaitza zenbait elementuri buruzko adostasuna izan da, zehatz-mehatz:
Jarraian dimentsioez gain, horietako bakoitzari lotutako adierazleak ere jaso dira: