Ereduaren egituraren oinarrizko osagarriak lau dira: laguntzen paradigma eta eredua; pertsonan oinarritutako plangintza; bizi kalitatea kontzeptua eta haren dimentsioak; eta jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Osagai horiek elkarren arteko lotura handia daukate eta multzo koherentea osatzen dute: eraginkorrak izan dadila, laguntzen eredua eta jokabideari lotutako laguntza positiboa banakako plangintza baten bitartez artikulatu behar dira. Plangintza horrek pertsonak lortu nahi dituen xedeak edo helburuak lortu ahal izateko behar dituen laguntzak zehaztu behar ditu eta hori soilik da posible plangintza pertsona baten beharrak, nahiak eta lehentasunak aintzat hartuta egiten bada, hau da, pertsonan oinarritutako plangintzaren bitartez. Modu berean, laguntzen plangintza horrek pertsonaren bizi kalitatea hobetzeko helburuari erantzun behar dio.
Gai honen barnean dauden hurrengo fitxetan arreta ereduari lotutako osagai ezberdinak azaltzen dira.