Edukinera zuzenean joan

Nola eman laguntza jarduerak egiteko?

Lehenengo kontua da laguntzarako profesionalek gain hartzen dituztela ezinduen partaidetza sustatzeari lotutako eginkizunak haien lanaren zati gisa. Premia hori gain hartuta, konfiantzazko giro atsegina sortu behar da artatutako pertsonek behar duten laguntza molestatzeko beldurrik gabe eska dezaten: ezintasunen bat duen pertsonak ziurtasunez baldin badaki laguntza behar duen unean laguntza hori jasoko duela, parte hartzeko gogoa modu nabarmenean handituko da.

Bigarrenik, jardueretan parte hartzeko benetako aukerak emateko, ezinbestekoa da definitzea kasu bakoitzean zer laguntza eta zenbaterainokoa egokia izan daitekeen eta, horretarako, honako urrats hauek hartu behar dira aintzat:

  • Parte hartzeko aukerak identifikatu.
  • Parte hartzeko aukerak sortu.
  • Jarduera prestatu.
  • Jarduera hainbat zatitan banatu.
  • Ezinduak jarduera garatzeko dituen gaitasunak ebaluatu eta behar duen laguntza maila zehaztu.
  • Jarduera burutu, aurretik identifikatutako laguntza emanda.
  • Jardueraren emaitza ebaluatu eta laguntzen intentsitatea aldatzeko aukerak baloratu.
  • Aurrerapenak erregistratu.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.