Edukinera zuzenean joan

Nola eman laguntza jarduerak egiteko?

Ezintasunen bat duen pertsonak parte hartu ahal izateko edo parte hartze hori errazteko, komenigarria da aldez aurretik kasuan kasuko jarduera fase edo zati ezberdinetan banatzea. Horretarako, buruz berraztertu behar dugu jarduera bakoitza, eta hura zenbat zatitan banatu daitekeen idatzi. Jar dezagun adibide bat:

  • Jarduera: arropa garbitzea
    • Jardueraren zatiak         
      • Arropak kolorearen arabera sailkatzea.
      • Garbigailua betetzea.
      • Garbigarria sartzea.
      • Garbigailua programatzea eta hura martxan jartzea.
      • Garbigailua hustea.

Beharrezkoa da jarduera eratzen duen osagai edo ekintza bakoitza ongi ezagutzea eta horiek garatzeko zer gaitasun mota behar den definitzea. Horrela, aurreko adibidean esate baterako, beharrezkoa da motrizitate fineko gaitasunak edukitzea zeregineko zenbait zati egiteko (garbiketaren aukera egokiena hautatzeko, edo pultsu egokia garbigarria dagokion ontzian isurtzeko) eta funtsezkoa da datu hori aintzat hartzea parte hartzeko aukerak ebaluatzerakoan eta ezinduak egitekoaren zein zatitan esku hartu dezakeen definitzerakoan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.