Edukinera zuzenean joan

Nola eman laguntza jarduerak egiteko?

Kasuan kasuko pertsonak jarduera bat egiteko dituen gaitasunak ebaluatzeko garaian, lehenik eta behin zehaztu egin behar da ea zeregina eratzen duten ekintza ezberdinak garatzeko fisikoki gai den. Hala eta guztiz ere, gaitasun sentsorialak eta kognitiboak ere ebaluatu beharko dira, eta baita jarduera garatuko den inguruneko ezaugarriak ere. Esate baterako, bero dauden ontziak erabili behar direnean, egiaztatu beharreko lehenengo gauza da ea pertsonak horiek segurtasunez eutsi ditzakeen eta hori egiteko behar besteko indar eta gaitasun ba ote duen.

Jarraian, behar den laguntzaren maila zehatza finkatu behar dugu. Neurriz gaineko laguntza emanez gero, pertsonaren parte hartzea mugatzen ariko ginateke eta, aldiz, behar duena baino laguntza gutxiago emateak jarduera egiterakoan kale egitea ekar dezake, eta horrek, aldi berean, frustrazioko sentimenduak eta etorkizunean berriro saiatzeko mesfidati ibiltzea eragin dezake. Eman daitezkeen laguntza motak hurrengo kapituluan jorratuko dira, hain zuzen ere gaitasun berriak ikasteari zuzendurikoan.

 

Adibidea

Laura 27 urteko neska bat da: gurpil aulkian dago, eta beste pertsona baten laguntza behar du, aulkia bultza diezaion. Halaber, bere burua eusteko eta ongi kokatzeko uhal bat behar du.

Eskuetan eta besoetan neurri bateko motrizitatea du, nahiz eta gauzak indarrarekin eusterik ez duen. Ikus dezagun nola zehaztu daitekeen neska horren parte hartzea arropa garbitzean datzan jardueran:

  • Jardueraren fasea: arropa sailkatzea
    • Lauraren gaitasunak: Gai da arropak koloreen arabera sailkatzeko eta arropa zikinaren saskia mantso husteko.
    • Beharrezko laguntza: Langileek arropa zikinaren saskia eutsi behar dute gerriaren garaiera berdinean, Laurak arropa garbigailuan sartu ahal izan dezan.
  • Jardueraren fasea: garbigailua betetzea.
    • Lauraren gaitasunak: Makinaren atearen garaiera dela-eta, ez da garbigailua betetzeko gai. Jarraibide bat edo ahozko estimulua edo keinu erakoa ematen bazaio, atea bultza dezake, eta fisikoki atea ixten laguntzen bazaio, itxi ere egin dezake.
    • Beharrezko laguntza: Langileek garbigailua bete behar dute eta atea ixten amaitzeko lagundu.
  • Jardueraren fasea: garbigarria botatzea
    • Lauraren gaitasunak: Bere pultsua ez da behar bezain sendoa garbigarria ontzian botatzeko hartatik irten gabe. Laguntza fisikoa emanez gero, ontzia berriro barrurantz sartzeko gai da.
    • Beharrezko laguntza: Langileek garbigarria botatzen lagundu behar diote. Langileek lagundu egin behar diote ontzia berriro ere barrurantz sartzen.
  • Jardueraren fasea: Garbigailua programatzea eta hura martxan jartzea
    • Lauraren gaitasunak: Ez da programako zenbakiak identifikatzeko gai. Ez da garbiketaren programazio gurpila eusteko eta nahi duen programa aukeratzeko gai.
    • Beharrezko laguntza: Langileek garbiketaren programa aukeratu behar dute eta ezindua fisikoki lagundu behar dute garbigailua martxan jartzen.
  • Jardueraren fasea: garbigailua hustea.
    • Lauraren gaitasunak: Ez da garbigailua husteko gai, garaiera aldetik baxuegi dagoelako.
    • Beharrezko laguntza: Langileek garbigailua hustu behar dute.
  • Jardueraren fasea: Arropa tolestu eta plantxatzeko prest uztea.
    • Lauraren gaitasunak: Janzki txikiak tolesteko gai da.
    • Beharrezko laguntza: Langileek fisikoki lagundu behar diote janzki handiak tolesten.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.