Edukinera zuzenean joan

Nola eman laguntza jarduerak egiteko?

Eguneroko bizitzan egiten ditugun jarduera gehienak bi kategoria handitan taldekatu daitezke: egin behar ditugun gauzak, nahitaez gozatzen ez baditugu ere (ia jende guztiarentzat etxeko lanak) eta gustatzen zaizkigunak eta, gainera, disfrutatzen ditugunak (oro har, aisiarako jarduerak eta gizarte arloko jarduerak). Ezintasunen bat duen pertsonaren inguruan parte hartzeko aukerak identifikatu nahi ditugunean, garrantzitsua da bi kategoria horiek kontuan hartzea.

Abiapuntu bat izan daiteke guk geuk eguneroko bizitzan gauzatzen ditugun jardueren zerrenda bat egitea, bai etxean, bai lanean:

  • Nork jasotzen eta irekitzen du posta?
  • Nork erantzuten du telefonoa?
  • Nork konektatzen du musika aparatua?
  • Nor arduratzen da egunaren hasieran eta amaieran argiak piztu eta itzaltzeaz?
  • Nork igotzen eta jaisten ditu pertsianak?
  • Nork ureztatzen ditu loreak?
  • Nork ateratzen du zaborra?
  • Nork jartzen du mahaia?
  • Nork egiten du harrikoa?
  • Nork garbitzen du hautsa?
  • Nork pasatzen du xurgagailua?
  • Nor arduratzen da apaingarriez urtebetetze festaren bat dagoenean?
  • Nork prestatzen ditu otorduak?

Halaber, parte hartzeko aukerak identifikatzerakoan, kontuan  hartu behar da ekipamendua egokitzeko premia, bene-benetan parte hartzeko aukera egon dadin. Hala, adibidez, koordinazio arazoak dituen pertsona bati erabilgarriagoa suerta dakioke hortzetako eskuila elektrikoa eskuila arrunta baino eta horrek egiteko horretan haren parte hartze aktiboa erraztuko du.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.