Parte hartzeak esan nahi du ezintasunen bat duen pertsonak egin dezakeenaren eta zeregina egiteko jasotzen duen laguntzaren arteko osagarritasuna dagoela. Langileentzat zaila eta denbora asko eskatzen duena izan daiteke, baina atsegin handikoa ere bai.
Jarduera egokiekatarko jarraibideak
Komenigarria da hurrengo gomendioak, beti, aintzat hartzea:
- Ziurtatu egin behar dugu beti pertsonak ikusgaitasun ona eta jarduera egiteko tokia dituela. Kontu eduki behar da pertsonaren ikusmen eremua ez mugatzeko haren aurrean jartzeagatik edo haren aurretik igarotzeagatik.
- Komenigarria da jarraibide argiak eta zehatzak ematea. Pertsona bati gelaren beste puntatik “hori” “handik” jartzeko garrasi egiteak oso informazio gutxi ematen dio pertsonari egin behar duenari buruz.
- Pertsonak ekintza edo egiteko jakin bat egin badezake inolako laguntzarik jaso gabe, komenigarria da harekin geratzea eta nola egiten duen ikustea, laguntza ematen saiatu gabe, betiere, bi pertsonaren artean entretenigarriagoa izan daitekeen egiteko luze batean ez bada: adibidez, garbitu eta gero arropa ugari tolestea.