Edukinera zuzenean joan

Jardueretan parte hartzea zertan datza?

Parte hartzea bi elementu elkartzen direnean jazotzen da:

  • Alde batetik, profesionalek jarduera ezinduarekin egiten dute.
  • Bestetik, ezinduek, neurri handiagoan edo txikiagoan, jardueran parte hartzen dute, gaitasunen arabera eta horien premiak eta nahiak eta lehentasunak kontuan hartuta, baita unean uneko inguruabarrak ere.

Garrantzitsua zera da: biek parte hartzen dutela jardueran, parte hartzearen proportzioa alde batera utzita. Proportzio hori aldatu egingo da, jardueraren arabera eta erabiltzailearen gaitasunen arabera. Zenbait kasutan, zereginean emandako laguntza ehuneko handia izan da eta, beste kasu batzuetan, aldiz, proportzio txikia izango da; bi egoeretan langileek une oro gainbegiratu behar dute jarduera eta aipatu jarduera egiteko laguntza zuzena eman behar dute. Ikuspegi horretan, nahasketak saihesteko, komenigarria da honako hau kontuan hartzea:

  • Parte hartzea ez datza ezinduaren ordez jarduerak egitean, alegia, haren ordez egitean; bai, ordea, horiek egiten laguntzean.
  • Parte hartzea ez da oso-osorik identifikatzen gaitasun berriak ikastearekin: pertsonak eginkizunak edo zereginak egiteko gaitasuna lortzea da gaitasun berriak irakastearen xedea, parte hartzea, berriz, dagoeneko ikasi dituen baina bakarrik gara ezin ditzakeen jarduerak gauzatzerakoan tartean egotean datza. Gaitasun berrien irakaskuntza hurrengo kapituluan jorratzen da.

 

Jarduera ezberdinak nahastea

Logikoki, banakako plangintzaren esparruan, hiru formula batera daitezke:

  • Pertsonak jarduera jakinetan parte hartzea programa daiteke.
  • Ezintasunen bat duen pertsonak parte hartu ezin duen baina langileak ordezkatuko dion jarduerak aldi berean aintzat har daitezke.
  • Programazioa jarduera berriak ikasiz osa daiteke.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.