Tradizioz, ezinduentzako egoitza arretaren zerbitzuek ezinduen eguneroko bizitzaren funtsezko eginkizunak gauzatzeko joera izan dute: eguneroko etxeko lanak (arropa garbitu eta lixatu, logela garbitu, janaria egin), oro har, egoitzako langileek egiten dituzten zereginak ziren, baita kanpoko zerbitzuetan ere (ikuztegiak, catering, etab.). Funtzionatzeko modu horren ondotik zerbitzuetako profesionalek une oro euren gain hartu behar izan dute erabakiak hartzeko ardura, hain zuzen, etxean zer komeni den edo ez zehazterakoan. Asmo onez egindakoa bada ere, antolamendu mota horrek berekin dakar onartzea ezinduek ezin dutela modu aktiboan parte hartu haien eguneroko kudeaketan eta ez du gaitasunen eta autonomiaren eskuratzea bultzatzen, ezta sustatzen ere.
Ikerketak eta esperientziak agerian jarri dute, ordea, ezintasunen bat duten pertsonek, ia kasu gehienetan, beharrezko gaitasunak gara ditzaketela egoitza zerbitzuan haien bizitza egituratzen duten jardueretan modu aktiboan parte hartzeko eta, hala, nolabaiteko kontrol gradua baliatzeko.
Horretarako, beharrezkoa da partaidetza hori benetan baliatzeko aukera ematen duten testuinguruak, egoerak eta aukerak sortzea eta hori bideratu ahal izateko beharrezko laguntza bermatzea. Ikuspegi horrek, laguntzen ereduarekin koherentea denak, abiapuntu gisa dauka bizitzaren eguneroko esperientzia eta ohiko jarduerak direla ikasteko aukera ematen duten oinarrizko espazioak, bai ezintasunen bat duten pertsonentzako bai ezintasunik ez duten pertsonentzako ere.
Egun, komunitatearen esparruan sartuta dauden egoitza zerbitzu txikiagoak egoteak eguneroko bizitzaren jardueretan parte hartzeko benetako aukera gehiago ematen ditu. Hala ere, beti ez dute baliabide nahikorik langileek eskatutako prestakuntza izan dezaten, ezta esku hartze egokiena erraztu eta bideratzeko laguntza egokienak ere. Hortaz, esan gabe doa sen ona eta harreman naturala nahikoa izango direla behar bezalako jarduera bat bermatzeko. Baina ez da horrela: ezintasunen bat duten pertsonak eguneroko bizitzaren jardueretan tartekatzea jardueren eta laguntzen aurreko plangintza eta programazio baten emaitza dira, hain zuzen, horiek guztiak aurrera eramateko eta, aurretiko egiturarik gabe, ikasteko aukerak gutxitzeko benetako arriskua dago.
Modalitateak eta jardueretan parte hartzeko gradua banan-banan hartu behar dira aintzat, aukerak kontuan hartuta eta, zati batean, erabiltzailearen nahiak. Pertsonalizazio horrek berekin dakar pertsona batek haren gertuko egoeren arabera dituen aldaketak aintzat hartzea (adibidez, nekea aurreko jardueragatik edo aurreko egoera batengatik triste egoteak, zenbait kasuan, eragin dezake oro har parte hartzen duen jarduera batean parte hartu nahi ez izatea).