Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?
Nor da plangintza prozesuan bideratzaile gisa jarduteko pertsonarik egokiena?
Bizitza estiloaren funtsezko plangintza baten diseinuak eta aplikazioak xedatzen du prozesua ezartzeaz arduratuko den pertsona bat esleitu behar dela; pertsona hori “bideratzaile” izenarekin ezagutzen da.
Ezintasunen bat duten zenbait pertsona, zuzenean edo zeharka, beraien banakako plangintzaren testuinguruan bideratzailea nor izatea nahi duten aukeratzeko gai dira eta, kasu horietan, hori egiteko aukera ematea garrantzitsua da. Beste kasu batzuetan, zerbitzua edo ezinduaren senide edo lagunen bat izango da egokiena den pertsona izendatzeko arduraduna.
Aukeratutako pertsona plangintza garatuko duen zerbitzuko profesional bat izan daiteke, bai eta zerbitzuan lan egiten ez duen pertsona bat ere: senide bat, lagun bat edo komunitatearen eremuan lan egiten duen profesional bat. Kasu bakoitzean plangintza dinamizatzeko ardura edukiko duen pertsona bere egokitzapen maila baloratu aurretik izendatzeko tentazioa saihestu behar da. Aldez aurretik egin beharreko balorazio hori ezinbestekoa da. Horregatik, prozesua errazte aldera, ezintasunen bat duen pertsona haren eguneroko bizitzaren zenbait alderditan behatzea eta laguntzea komenigarria da: egoitza eremuan, zalantzarik gabe, baina baita laneko edo prestakuntzako eguneko jardueretan eta aisialdiko jardueretan ere. Konpainia horri esker pertsona hobeto ezagutu daiteke eta hori funtsezkoa da plangintzan parte hartzea zehazte aldera, batez ere, pertsona komunikazio defizit larriak dituenean.
Plangintza on batek bideratzailearen eta ezinduaren arteko ulermena eta enpatia behar ditu elkarren arteko konpromisoa indartzen duelako, kalitatezko berme gehiago eta pertsonaren premia eta lehentasunetara egokitzea eskaintzen duelako eta eraginkortasunez abian jartzeko aukerak aurkez ditzakeelako.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.