Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?
Bilera hasi
Honako jarraibide hauek bilera hasteko erabil daitezke:
Bilera aurkezpen batekin hasi: parte hartzaile bakoitzak haren burua aurkezten du, haren izena esaten du eta pertsonarekin duen harremana adierazten du.
Beharrezkoa bada, gogoratu labur-labur bizitza estiloaren funtsezko plangintza zertan datzan eta bileraren hiru etapak azaldu.
Pertsonak bileraren bidez lortu nahi duena eta bertan gain hartu nahi duen egitekoa azaldu.
Bilera aurretik aipatutako guztiari lotuko dela bermatzeko zer egingo den adierazi.
4. atalaren hasierak jorratzen dituen jarraibideak eta irizpideak berrikusi, hain zuzen, bilerako parte hartzaile guztiek kontuan hartu behar dituztenak; egokitzat jotzen bada, irizpide osagarriren bat eztabaidatu.
Gogoratu oinarrizko jarraibide eta irizpide horien garrantziaz, baita prozesua dinamizatzeaz arduratzen den pertsonaren egitekoa - bideratzailea- horiek guztiak errespetatzen direla bermatzea dela ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.