Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Bizitza estiloaren funtsezko plangintza prozesuaren autoebaluzioa egiteko txantiloia

Autoebaluaziozko txantiloi honek gida gisa balio du, berrazterketa egiteko unea iristen denean (sei hiletik behingo aldizkakotasuna eduki ohi du) egiaztatzeko ea bizitza estiloaren funtsezko plangintza aplikatzeko fase bakoitzean aurreikusi ziren urrats guztiak egin diren edo ez. Prozesuan zehar ere erabilgarri izan daiteke, fase jakin batek duen garapena egiaztatzeko hurrengora igaro baino lehen. Jarri gurutze bat baieztapen hauetako bakoitzari dagokion laukian, plangintza prozesuaren errealitatearekin bat egiten duela uste duzunean:

  • Planifikatzen hasi baino lehen
    • Zure ustez, pertsonari laguntza eta zerbitzuak ematen dizkiotenek behar besteko gaitasuna eta benetako aukera edukiko dute plangintza hau abian jartzeko.
    • Ezintasunen bat duen pertsonarekin eman duzun denborak, hari buruz eduki dezakezun ezagutzak eta bien artean dagoen konfiantza harremanak pentsarazi egiten dizu zu izan zintezkeela bideratzailearen funtzioa gain hartzeko pertsona egokia.
    • Argi duzu zein den planaren helburu nagusia pertsonaren ikuspegitik.
    • Pertsona prozesuaren erdigunean benetan egotea eta hartan ahalik eta eskuhartze handiena edukitzea nola lortu definitu duzu.
    • Plangintza prozesua azaldu diozu pertsonari edo haren ordezkariari, eta uste duzu hark ulertzen duela bizitza estiloaren funtsezko plangintza zertan datzan eta prozesua nola garatuko den.
    • Pertsonaren harreman ingurunea diseinatu duzu.
    • Pertsonarekin jarraibide edo oinarrizko arau batzuk adostu dituzu, eta horiek prozesuan zehar errespetatzekoak izango dira.
    • Harekin finkatu egin duzu zein pertsonarekin izan daitekeen interesgarri hitz egitea, plana lantze aldera behar den informazioa biltzeko.
  • Informazioa biltzea
    • Pertsonak alderdi positiboei buruzko galderei erantzun die, nagusiki pertsonaren alderdi positiboei buruzkoak: zer gauza atsegin ditu bere izatetik, zer gauza atsegin dituzte beste pertsona batzuk. Hala badagokio, haien laguntza eskuratu da kasuan kasuko laguntza eman dezaten.
    • Solasaldia mantendu da pertsonarekin, eta solasaldi horretatik eratorritako informazioa erregistratu da.
    • Prozesuaren hasieran elkarrekin adostutako arauak edo oinarrizko jarraibideak jarraitzen ari da pertsona.
    • Pertsonak ezin badu hitzez komunikatu, “komunikazio fitxa” bete da harekin denbora gehien egiten duten inguruneko pertsonekin. Helburua erreakzioak, nahiak edo gaitzespenak interpretatzea ahalbidetuko duen tresna bat eskura edukitzea izango da.
    • Komunikazio fitxa ezintasunen bat duen pertsonagandik hurbil dauden beste pertsona batzuekin aipatu duzu, eta informazio horren ondotik osatu duzu fitxa hori.
    • Pertsonarekin batera, plana diseinatzeko behar den informazioa eman dezaketen harremanen ingurunea identifikatu duzu, eta lehentasun hurrenkera finkatu duzu pertsona horiekin hitz egite aldera.
    • Solasaldia edukitzeko modu ezberdinetan trebatu zara.
    • Pertsona horiekin edukitako solasaldietan egun on bat eta egun txar bat zer diren jakiteko galderak sartu dira, eta baita eguneko une ezberdinetako eta testuinguru ezberdinetako errutinei eta errituei buruzko informazioa eskuratzekoak ere.
    • Pertsona horiekin bilera bat antolatzea erabilgarriagoa izan daitekeen planteatu da, taldeko elkarrizketa baten esparruan informazioa biltzeko, banakako elkarrizketa edo solasaldietan bildu ordez. Bide hori aukeratu bada, beharrezkoa da gutxienez 2 orduko siao bat erabili izatea esku hartzen duten pertsonen multzoarekin.
  • Hasierako planaren diseinua
    • Alderdi positiboei buruzko galderei emandako erantzunak aztertu dituzu, hain zuzen ere pertsonaren alderdi positiboei buruzkoak, eta informazio hori 2. ataleko 1. fitxan erregistratu duzu.
    • Gustukoen dituen gauzei buruzko erantzunak, egun on bat edo txar bat zer den argitzen dutenak, errutinakoak eta errituetakoak aztertu dituzu, eta, informazio horren arabera, pertsonarentzat garrantzitsua zer den eta garrantzitsu zein neurritan den erregistratu duzu.
    • Pertsonarentzat garrantzitsuak diren gauzei buruzko galderei emandako erantzunak aztertu dituzu, eta pertsonaren bizitzan egotea edo ez egotea garrantzitsu zer den erregistratu duzu, eta baita alderdi horietako bakoitzari zer garrantzi maila ematen zaion ere.
    • Elkarrizketatu diren pertsona ezberdinekin lortutako informazio batzuk egiaztatzen saiatu zara, informazioaren fidagarritasuna bermatze aldera.
    • Harremanen ingurunean, pertsonarentzat garrantzitsuen nortzuk diren finkatzen saiatu zara, eta baita harreman hori nola mantendu daitekeen eta harremanen ingurunea zabaltzea behar den edo komenigarria den finkatzen saiatu ere.
    • Informazioa jasotzeke duten alderdien zerrenda egin duzu. Informazio hori eskuratu ahala, gai horiek informazioa jasotzeke zuten gaien zerrendatik kendu dira. Sortzen joan zaizkizun beste gai batzuk ere erantsi dituzu.
    • Ezintasunen bat duen pertsonaren ustez garrantzitsuak diren eta zure iritziz garrantzitsuak diren gauzen arteko bereizketa egin duzu.
    • Ezintasunen bat duen pertsonaren ustetan garrantzitsu nor den eta zure iritziz garrantzitsu nor den artean ere bereizketa egin duzu.
    • Planaren zirriborroa berraztertu duzu pertsonarekin, eta hura pozik dago bertan bildu den informazioarekin.
    • Egiaztatu egin duzu ea planak pertsonak barreiatzea nahi ez duen informazioren bat biltzen duen eta, hala izanez gero, informazio hori berariazko atal batean sartu duzu, sarrera mugatuko atal batean hain zuzen (izaera konfidentzialekoa).
    • Zure konfiantza duen pertsona bati eskatu egin diozu plana irakur dezala eta esan diezazula, bere ustez, edukiak ongi azaldurik dauden. Haren iradokizunak edo oharrak erantsi dituzu.
  • Bizitza estiloaren funtsezko plangintzaren bilera
    • Bilera pertsonaren nahiak aintzat hartuta antolatu duzu –nor bertaratu behar den, noiz eta non egin behar den, bileran zertaz hitz egitea nahiko lukeen... bezalako gaiei dagokienez–.
    • Pertsona prozesuaren muina da eta parte hartze aktiboa du bertan, izan ere, ahal den heinean, bere bizitzan gustuko dituen gauzak (funtzionatzen duena) eta diren bezala ez izatea gustatuko litzaizkiokeenak (funtzionatzen ez duena) identifikatu ditu. Halaber, funtzionatzen duena mantentzeko eta funtzionatzen ez duena aldatzeko ekintza batzuk ere adierazi dituzu.
    • Familia kezkatzen duten eta haientzat garrantzitsuak diren gaiak erregistratu dituzu.
    • Bada ekintza plan bat, pertsonari edukitzea gustatuko litzaiokeen bizi estilorantz egiten laguntzeko zer eta nork egingo duen deskribatzen duena. Halaber, osasun egoera ona edukitzea eta segurtasuneko baldintzetan bizitzen laguntzea da helburua.
    • Ekintzek adierazi egiten dute haiek aplikatzearen arduradun nor den. Ekintzek ekintza noiztik aurrera garatu behar den adierazten dute.
  • Plana abian jartzearen garapena
    • Abian jartzeko plan bat diseinatu duzu.
    • Abian jartzeko planak pertsonaren ikuspegiak barne hartzen ditu.
    • Planak islatu egiten du pertsonak hartan zein neurritan esku hartu nahi duen, hura abian jartzeko garaian, eta nola egin nahi duen lan taldeak.
    • Planak neurriak jaso ditu, aplikazioa eraginkorra dela ziurtatzeko.
    • Planak elementuak barne hartzen ditu, behar bezala aplikatzen ari den ebaluatzeko.
  • Ikaste jarraitua
    • Berraztertzeko aldizkako bilerak daude (gutxienez sei hiletik behin), eta horiek aukera ematen dute pertsonari buruz pixkanaka ezagutzak eskuratu ahala eta planaren aurrerapenen arabera ekintza berriak pentsatzeko.
    • Taldeak ikuspegi erabat berri batetik ikusten du pertsona, eta aukera berriak sortzen ditu pertsona bere lehentasunekiko egokiagoa den modu batean bizi ahal izan dadin.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.