Edukinera zuzenean joan

Zertan datza bizitza estiloaren funtsezko plangintza?

Pertsonan oinarritutako plangintzaren zenbait ikuspegi eta modalitate daude. Guztiak printzipio eta balio berberetan oinarritzen dira baina, prozedurari dagokionez -funtsean, informazioa eskuratzeko moduan-, desberdinak dira bai eta orainari (zehazki eguneroko bizitzaren xehetasunei) edo etorkizunari (hau da, epe luzerako helburuak eta planak) ematen dioten garrantziari dagokionez ere. Gida honetan horietako bat aukeratu da, beharbada balioanizdunena.Bizitza estiloaren funtsezko plangintza da (BEFP)1, hainbat testuingurutan oso erabilgarria izan daitekeena: alde batetik, xehetasun nahikoak ditu eguneroko bizitzan eta zerbitzuen ohiko funtzionamenduan hobekuntzak sartu ahal izateko eta, bestetik, arreta eta bizimoduan erabateko aldaketak proiektatu diren kasuetan ere aplikagarria da.

Bizitza estiloaren funtsezko plangintzak etengabeko ikaskuntza eskema ematen die prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiei. Eskema horren abiapuntua hau da: pertsonak nola bizi nahi duen eta berarentzat garrantzitsua zer den identifikatzea eta hori, beste pertsona batzuen arabera, berarentzat garrantzitsua den horrengandik desberdintzea. Horrela, ezintasunen bat duen pertsonaren pertzepzio eta iritziak islatzeaz gain, ezagutzen dutenen eta zaintzen eta artatzen dutenen iritziak ere jasotzen dira.

  • 1. fasea.- Prozesua prestatzea
  • 2. fasea.- Informazioa biltzea
  • 3. fasea.- Hasierako planaren diseinua
  • 4. fasea.- Ekintza planaren diseinua
  • 5. fasea.- Planaren berrazterketa eta egokitzapen jarraitua

Gida honek bizitza estiloaren funtsezko plangintza nola aplikatu behar den modu zehatzean deskribatzen du: zer egin behar den eta zer ordenatan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.