Edukinera zuzenean joan

Pertsonan oinarritutako plangintzaren eragina

Pertsonan oinarritutako plangintzak paradigma aldaketa dakar; bertan, “zerbitzuen eredua” utzi eta “laguntzen eredurantz” egiten da, eta, azken esparru horren baitan, helburua, batez ere, jarduteko modua eta ezinduarekiko harremanaren izaera aldatzea da. Behar bezala aplikatuz gero, emaitza pertsonak nahi duen bizi estiloa ulertzea eta hori nola lortu daitekeen zehaztea da. Pertsonan oinarritutako plangintzaren aplikaziotik sortu behar den proiektuak islatu egin behar du pertsonak berak bere bizitzari buruz duen ikuspegia, eta ez senideena, profesionalena edota antolamenduarena.

Arretaren filosofia berri bat da, eta, ondorioz, eraginkortasunez aplikatzeko, ezinbestekoa da antolamenduan oinarri irmo bat edukitzea, haren formulazioan ageri diren printzipioak eta balioak onartzeko. Pertsonan oinarritutako plangintzak, modalitateak gorabehera, benetako eragina izan dezan erakunde baten lan egiteko moduan eta ezinduei laguntza ematekoan, ez da nahikoa antolamendu horretan zerbitzu jakin batean integratuta garatzearekin. Ezinbestekoa da, halaber, antolamenduak oso- osorik ikuspegi hori barneratzea eta hura zerbitzuen multzoari zabaltzea, eta laguntza ematen duten langileei nahiz zuzendariei eragitea.

Adierazi berri dena ezinbestekoa bada ere, ez da nahikoa: horrekin batera, beharrezkoa da ezinduaren, bere senideen eta lagunen partetik ulermena eta onarpena lortzea ere, hau da, loturagatik, plangintzaren diseinuan edota aplikazioan parte hartze zuzena eduki dezaketen horien partetik.

 

Pertsonan oinarritutako plangintza hartzearen eragin ildo nagusiak

  • Eragina ezinduengan:
    • Jabekuntza
  • Eragina familiengan:
    • Ikuspegi aldaketa, ezinduari dagokionez: bere beharrak estaltzen jarraitzearen garrantzia, baina, aldi berean, egungo bizitzarako eta etorkizunerako ametsetarako nahien eta lehentasunen garrantzia.
  • Eragina erakundeengan, bai erakundeengan eurengan, bai zerbitzuengan:
    • Eredu hau definitu eta honen aldeko apustua egitea.
    • Parte hartzaile guztien integrazioa: pertsonak berak, familiak, erakundea, profesionalak.
    • Lan prozeduren definizioa, egituratzea eta etengabeko hobekuntza.
    • Prestakuntza eta laguntza jarraituko ekimenak antolatzea.
    • Kanpoalderantz irekitzea.
  • Eragina profesionalengan:
    • Aldaketa paperean: aditu izatetik bideratzaile izatera.
    • Harremanen aldetiko lotura berria: botere harreman batetik zuzentasunezko harreman batera.

Denborari dagokionez, bizitza estiloaren funtsezko plangintza sartzea epe ertain eta luzerako prozesu bat da: zerbitzu batean, urtebeteko edo bi urteko lana behar izan daiteke, betiere, benetako dedikazioa bermatuz gero. Horrek ez du esan nahi denbora hori itxaron behar denik lehenengo emaitzak ikusteko, baina bai plangintza sendotzeko lan egiteko modu bezala eta ezarritako helburuei dagokienez emaitza irmoak lortzeko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.