Edukinera zuzenean joan

Epilepsia ezintasunen bat duten pertsonengan

  • Epilepsia diagnostikatzeko oinarrizko zutabeetako bat historia klinikoa da. Hura egiterakoan, gaixoaren beraren informazioa bildu behar da, eta baita familiarena eta krisietan egon direnena ere. Garrantzitsua da zehaztea ea krisia ageriko arrazoirik gabe agertu zen, argi estimuluak jaso eta gero izan zen, traumatismo bat eta gero, eta abar. Halaber, interesekoa da jakitea krisiaren eta loaren/lo ezaren erritmoaren arteko harremana. Gaixoak jakinarazi dezake aurretik zerbait gertatuko zela zioen sentsazioa, antzemate sentsorialak… zeudela. Konorte galerarik ez dagoenean, krisian zehar bizitako fenomenoak deskriba daitezke.
  • Gertatutakoa ikusi duten lekukoek adierazi dezakete ea konbultsioak, burua biratzea, begiak behartuta desbideratzea, gorputz adarren ezohiko jarrerak, zurrupatzeko fenomenoak, esfinterren erlaxatzea, eta abar egon diren. Krisiaren iraupena zehaztea zaila da, baina gutxi gorabehera hurbiltzerik badago erreferentziak bilatuta (adibidez, behatzaileak krisiak iraun bitartean zer egin zuen deskribatuz: arropa laxatzea, telefonoz deitzea, auzokoak abisatzea...).
  • Logura, nahasmendua, giharretako mina, eta abar azaltzea datu garrantzitsuak izan daitezke konorte galeraren jatorria epilepsian finkatzeko garaian.
  • Argi dago azterketa fisikoek, eta haren barruan azterketa neurologikoek, aztarna klinikoak erakutsi ditzaketela nerbio sistemako eremu jakin batean lesioa dagoela adieraziz edo ezaugarri klinikoen artean epilepsia duen sindrome bat iradokitzea.
  • Azkenik, diagnostikora iristen da erresonantzia magnetiko nuklearra eta ordenagailu bidezko tomografia axiala bezalako azterketa osagarrien balorazioaren bitartez eta baita elektroentzefalogramaren bitartez ere. Azken horrek oso ezaugarri bereziak ditu zenbait epilepsiaren kasuan.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.