Askotan hartutakoa da, eta arrazoi ohiko eta ezagunena kalte zerebrala izaten da. Jaioberrien kasuan, erditzerakoan arazoak eduki izana –bereziki oxigenoa falta izatea–, egitura malformazioak, nahasmendu metabolikoak, eta meningitisa bezalako infekzioak dira aitortutako beste arrazoi batzuk. Zahartzaroan, gehien aipatzen diren arrazoiak tronbosia eta dementziak dira. Garezur eta garuneko traumatismoa eta buruko tumorea ere gaixotasunaren jatorrian egon daitezke.
Epilepsia batzuetan oinarri genetikoa dagoela frogatu da, eta gaixotasunaren arduradun den genea topatu da. Herentzian hartzen diren gaixotasun batzuk ere, esklerosi tuberosoak adibidez, krisi epileptikoak edukitzeko joera dute ezaugarrien artean.
Hala eta guztiz ere, pertsona gehienen kasuan –% 70 inguru–, epilepsiaren etiologia ezezaguna da.
Epilepsiaren prebalentzia zein da:
150 pertsonatik batek epilepsia du uneren batean, baina horrek ez du esan nahi egoera egonkorra denik. Zenbaitetan, epilepsia krisiak beherantz joan daitezke zahartu ahala eta desagertzera ere iritsi daitezke. Beste batzuetan, ordea, epilepsia lehenengo aldiz agertzen da zahartzaroan, hain zuzen ere tronbosi bat edo dementzia bat bezalako beste osasun arazo batzuei uztartuta.
Ezintasun intelektuala eta epilepsia, askotan, nerbio sistemaren patologia ugarietan uztarturik doazen prozesuak dira. Beste batzuetan, aldiz, ezintasun intelektuala epilepsiaren beraren ondorio da. Haur epileptikoen % 15 eta % 35 artean ezintasun intelektualeko mailaren bat dutela uste da. Epilepsia mota batzuk, adibidez Westen eta Lennox- Gastauten sindromeak, ezintasun intelektualari uztartuta egon ohi dira. Aldiz, beste batzuk ez dute harekin inolako zerikusirik, adibidez epilepsia miokloniko gazteak edo absentziak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.