Epilepsiatzat hartzen da krisi epileptiko errepikakorrak edukitzea ezaugarri duen gaixotasun kronikoa, horien agerpena edozein dela ere. Bestalde, krisi epileptikoa buruaren neurriz gaineko deskarga bortitza bezala definitzen da, neurriz gain asaldatzen diren nerbio zelulen multzo batek eraginda. Krisia mugimenduko sintomekin adierazi daiteke (gorputz adarrak astintzea, jarrera behartuak, begiak desbideratzea...) edo sentimenekoekin bestela (inurritzeak, erre sentsazioa...). Zenbaitetan, krisien agerpenak oso konplexuak dira, mugimendu automatiko eta errepikakorrekin, haluzinazioekin, pentsamendu behartuarekin, ezinegon, beldur, eta abar bezalako sentsazioarekin.
Epilepsian jatorria ez duen hainbat koadro kliniko dago, baina, dituzten ezaugarriengatik, benetako krisi epileptikoekin nahastu daitezke. Horiek sasikrisiak izena dute: