Edukinera zuzenean joan

Ikusmen eta entzumen arazoak

Zenbait kasutan, ikusmen eta entzumen zailtasunak orekatzerik dago, neurri batean behinik behin. Horretarako, laguntza erako produktuak erabiliko dira eta horiek kasuan kasuko pertsona normalean bizi ohi den ingurune fisikoari egokituko zaizkio. Horretarako, inolako zalantzarik gabe, formula egokiena irisgarritasun unibertsala eta guztiontzako diseinua behingoz ingurune guztietan, orokorrean, sartzea litzateke, izan ere, horrek ingurune lasaia, aurreikus daitekeena, familiartekoa, pizgarria eta segurtasunekoa sortzen lagunduko luke oso aktiboki.

Ezinezkoa da hemen ikusmen edota entzumen zailtasunak ageri dituzten pertsonak beren inguruneetan jarduten dutela errazteko sar daitezkeen laguntza produktuen multzoaren eta ingurunearen egokitzapenen gaian sartzea. Nahikoa da oso oinarrizkoak diren elementu batzuk adieraztea:

  • Ingurunea ikusmen arazoei egokitzearen kasuan, adibidez, eta ikusmen ezintasuna duen pertsonari agindu ahal zaion tratamendu oftalmologikoaz eta laguntza osagarriez (betaurrekoak edo lentillak) aparte, badira ingurune fisikoa berariaz egokitzeko aukera batzuk irisgarritasunaren estandarren esparruan. Horiek oso erabilgarriak izan daitezke, adibidez hauek:
    • kontrasteak egokitzea;
    • argitasun maila egokitzea;
    • erreferentziako elementu batzuen tamaina egokitzea;
    • oinarrizko ibilbide jakin batzuk bereizteko kolore lerro batekin markatzea, orientatzeko lagungarri izan daitezen;
    • eremu komunak nahiz banakakoak behar bezala seinaleztatzea: armairuak, tiraderak, norberak bere burua txukuntzeko tokiak, eta bestelakoak.
  • Entzumen arazoen kasuan, badira laguntzeko produktu batzuk eta ingurunea egokitzekoak, eta horiek ezintasun sentsorialetik eratorritako zailtasunak orekatzen lagundu dezakete.
    • Laguntza produktuen kasuan, komenigarria da aintzat hartzea horiek ezin dituztela bat-batean pertsonaren entzumen arazoak konpondu. Are gehiago esatearren, soinu guzti-guztiak handitzen dituztenez (eta ez bakarrik ahotsak), jende askorentzat horiek erabiltzea estresagarria da eta gogaikarria da lehenengo egunetan edota hilabeteetan.
    • Egoera horrek ezintasun intelektuala duen pertsona bati eragiten dionean, eta neurriz gaineko estresa saihesteko, komenigarria da ardura handiarekin aztertzea ea nola sartzen den horrelako euskarri tekniko baten erabilera:

 

Ezintasun intelektuala edo narriadura kognitiboa duten pertsonen kasuan, audiofono bat erabiltzeko aholkuak

  • Saiatu, lehenik eta behin, belarrian edo belarriaren inguruan pertsonak zerbait eramaten ohitzen (eguzkitako betaurrekoak, entzungailuak, belarritakoak...).
  • Audiofonoa jada baduenean, jarri minutu batzuetan baina itzalita.
  • Ondoren piztu audiofonoa oso gela isil batean, txisturik egiten ez duela ziurtatuz (erregulatu bolumena bere belarrian bertan).
  • Hitz egin pertsonarekin minutu batzuetan, itzali audiofonoa eta kendu iezaiozu.
  • Areagotu pertsonaren tolerantzia maila pixkanaka, audiofonoa geroz eta tarte luzeagoetan eta egoera anitzetan erabiltzeko saiakera eginez.
  • Orientazio modura, jarraian erritmo bat proposatuko da, nahiz eta hura bakoitzaren beharretara egokitzea komeni den, norberaren banakako plangintzaren esparruan:
    • 1. eguna: 3 minutu gela isil batean, audiofonoa itzalita.
    • 2. eguna: 3 minutu gela isil batean, audiofonoa piztuta.
    • 3. eguna: 5 minutu gela isil batean, audiofonoa piztuta.
    • 4. egunetik 8.era: 30 minutu bitarte gela isil batean, audiofonoa piztuta.
    • 9. eguna: 15 minutu bestelako soinuak ere badituen gela batean, audiofonoa piztuta.
    • 10. egunetik 20.era: ordubete arte edozein gelatan.
    • 21. eguna: ordubeteko 2 aldi edozein gelatan.
    • 22. eguna: ordubeteko 2 aldi edozein gelatan.
    • Egun horretatik aurrera, laguntza teknikoa kanpoan erabiltzen hasi daiteke.
    • Jarraitu pixkanaka, eta, betiere, beharrezkoa bada, itzuli aurreko fasera.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.