Edukinera zuzenean joan

Buru osasuna urritasuna duten pertsonengan

Diagnostikora iristea oztopatzen edota galarazten duen eklipse eraginaz aparte, komenigarria da kontuan hartzea ezinduengan buruko gaixotasunak behar bezala diagnostikatzea, batez ere ezintasun intelektuala edo narriadura kognitiboa duten pertsonengan, ezintasunik ez duten pertsonengan baino konplexuagoa dela, neurri batean buruko gaixotasuna gainerako pertsonengan azaldu ohi den ez bezala agertu ohi delako.

Hain zuzen ere, buruko gaixotasuna agertzen den modua pertsonaren maila intelektualaren, komunikatzeko gaitasunen, funtzionamendu fisiko eta sozialaren eta kultura eraginen araberakoa izaten da, besteak beste.

  • Orokorrean, ezintasun intelektual arina edo neurri batekoa duten eta komunikatzeko gaitasun egokiak dituzten pertsonengan ageri diren buruko nahasmenduko sintomak ezintasun intelektualik gabeko pertsonengan ageri direnen antzekoak izango direla esan dezakegu. Horrelakoetan, buruko nahasmendua ebaluatzeko erabiltzen den oinarrizko tresna gaixoarekin eta beste pertsona adierazgarri batzuekin elkarrizketa edukitzea izan ohi da.
  • Ezintasun intelektualaren edo narriadura kognitiboaren mailak gora egin ahala, sintomak lausoagoak edo lantze gutxikoak izango dira eta, orokorrean, jokabide aldaketetan oinarrituko dira: nahasmenduak loan, jateko gogoan eta aldartean. Horrelakoetan, elkarrizketa klinikoaren bitartez egindako diagnostikoa da konplexuena, izan ere, hitzez beren buruak adierazten edo bestelako bideak erabiliz komunikatzen ez jakitea gerta daiteke. Horrelakoetan, bi jarraibide nagusi aplikatzea komeni da:
    • Lehenik eta behin, komenigarria da ez baztertzea arazo psikiatriko baten aukera, ezindua edozein pertsonarentzat kritikotzat joko liratekeen bizitzako faseren batean dagoen kasuan: maite duen norbait hiltzea, helbide aldaketa, lan aldaketa (tailerra, laguntza ematen duen profesionala, kideak, bikotearekin harremana uztea...). Halaber, garrantzitsua da egokitzapen sintomatologia eta horrek egokitzapen nahasmendua ekartzea ere baloratzea.
    • Bigarrenik, nortasunean edo eguneroko portaeran igartzen diren aldaketak aztarna izan behar dira eta profesionalak adi ibiltzeko balio izan. Portaeran aldaketak daudela uste izango da, adibidez, normalean lasaia den pertsona bat oso urduri eta haserrekor agertzen denean; normalean ezin hobeki bazkaltzen duen pertsona batek, bat-batean, jateari uzten dionean; normalean gugana hurbiltzen denean eta, azken boladan, isolatzeko joera duenean.

Garrantzitsua da hori aintzat hartzea, izan ere, ezinduak komunikatzeko dituen gaitasunak geroz eta txikiagoak izan, orduan eta handiagoa izango da jokabidea behatzearen bitartez aztarnak topatzeko beharra. Horrela, buruko gaixotasunaren diagnostikoa egin ahalko da. Aurreko hori, noski, konbinatu egin behar da osasun zerbitzuetan pertsonaren oinarrizko egoera aldizka aztertzearekin. Azterketa horrek, halaber, aukera emango luke edozein aldaketa garaiz kontrolatzeko, aldaketak horiek loaren nahasmendua, jateko gogoarena edo aldartearena izan gorabehera.

 

Oinarrizko estrategiak diagnostiko goiztiarra egiteko

Komenigarria da laguntza taldeak oinarrizko estrategia batzuk aplikatzea buruko gaixotasun bat goiz diagnostikatzeko, besteak beste:

  • Arrisku faktoreen eta sintomen ezagutza hobetzea.
  • Laguntza ematen duten langileek adi behatzen dutela bultzatzea.
  • Aldizka azterketak egitea, eskalen, erregistroen… bitartez.
  • Jokabide gatazkatsuak eta insomnioa agertzen ez direla zaintzea, izan ere, horiek buruko gaixotasunaren lehen arrastoa izan daitezke.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.