Psikosia jasaten duten pertsonek errealitatearen gaineko ikuspegi nabarmenki eraldatua eta patologikoa dute. Barneratzeko, barrura begiratzeko eta aztertzeko zailtasuna kalteturik dago nabarmen, eta horrek eragin egiten du errealitatea edo errealitatearekiko harremana defizit erakoa izatea.
Sintomak
Sintomatologia positiboa (haluzinazioak eta delirioak) nahastu egin daitezke zenbaitetan fabulazioekin (imajinatutako lagunak, adibidez), helduak ez diren buruko adinak dituzten pertsonengan. Gaitasun kognitibo garatuago bat eskatu dezaketenez, pertsonaren garapen intelektualak behera egin ahala, zailagoa da sintoma hauek topatzea edo, gutxienez, identifikatzea eta, beraz, zailagoa izango da diagnostikoa egitea.
Bestalde, sintoma negatiboak erakunde batean epe luzea egitearen, estimulazio faltaren, sendagai batzuen kontrako eraginen edo ezintasun intelektualeko maila larrien ondotik etorritako eragintzat har daitezke.
Egon daitezkeen arrazoiak