Ezintasunen bat duen pertsona bat egoitza zerbitzuan sartzeak prozesu horren plangintza egitea eskatzen du, gutxienez, beharra ustekabean agertzen ez den eta premiazkoa ez den kasu guztietan. Plangintza horrek honako alderdi hauek barne hartu beharko lituzke:
Egoitza zerbitzu batean sartzeko orduan kontutan eduki behar diren aldeak
Sartzeko prozesuaren plangintza hori pertsona horren bizitza proiektuari buruzko gaitasun, behar, lehentasun eta nahiei erantzuteko artikulatu beharko diren laguntzen banakako plangintza egin aurretik eman beharreko urratsa da. Egoitzan sartu bezain laster, pertsonan oinarritutako plangintza ereduari erantzun behar dion plangintza prozesua abian jartzea beharrezkoa izango da.