Edukinera zuzenean joan

Talde ikasketa

Une honetara arte, bakarka aplikatzen den ikaste prozesuari heldu diogu, hau da, profesional batek zeregin bat irakasten dionean ezindu bakar bati, izan ere, formula eraginkorrena da eta, ahal dela, hura bideragarri egiteko denbora eta baliabideak gordetzea komeni da.

Hala eta guztiz ere, aukera hau ez da beti bideragarria edo ez da bideragarria egoitza zerbitzu guztietan, eta, horrelako kasuetan, taldean ikastera jo beharko da. Esparru horretan posible izango da ere zenbait zeregin modu egituratuan irakastea:

  • Horrela, adibidez, taldekide gehienek autonomiaz egiten dakien zeregin bat aukeratu daiteke, gure arreta denboraldi labur batez pertsona bakarrarengan jartzeko. Pertsona horrek zeregina egiteko faseren batean laguntza gehiago behar izan dezakeena da, zeregina bereziki zaila egiten zaiolako.
  • Beste formula bat jarduera berdin baten zati ezberdinak taldeko kideei banatzea izan daiteke. Horrela, guztien artean, espero den emaitza lortuko da, adibidez entsalada bat prestatzea. Zenbaitetan, taldeko formatua izaten da egokiena, adibidez gizarte gaitasun batzuk edo taldeko jarrerak edo taldekideren batenak praktikatu nahi ditugunean eta, baita ere, taldeko lankidetza baliatzerakoan, isolatutako pertsonek lortuko ez lituzketen emaitza konplexuak lortu ahal izango ditugunean (ospakizun bat antolatzea, adibidez).
  • Praktikoena taldearen gaineko ardura bi profesionalek edukitzea izaten da; horrela, horietako batek kide gehienen gaineko ardura hartzen duen bitartean, besteak egitekoaren fase jakin batean berariazko laguntza behar izan dezakeen norbaiti emango dio arreta. Pertsona hauek paperak trukatu ditzakete 30 minuturo, adibidez.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.