Ezintasunen bat duten biztanleen multzoaren zahartzea orain dela nahiko gutxi azaldu den fenomeno bat da, eta lotura handia du bizi kalitatearekin eta gizarte eta osasun arretaren kalitatearekin uztartutako gaietan lortutako hobekuntzekin. Hura agertzearekin batera, baliabide sarea egokitzeko beharra sortzen da, hain zuzen ere oso berariazkoa den eta ordura arte ez zegoen eskari bati erantzuteko. Eskari hori egoitza zerbitzuetan jada atenditutako pertsonengandik nahiz eguneko zentroetan arreta eskuratzen dutenengandik dator, eta egokitzapenak behar dituzte arreta moduetan, zahartze prozesua hasi arte familiaren ingurunean mantendu diren eta, lehenengo aldiz, gizarte zerbitzuen saretik zaintza iraunkorrak behar dituzten pertsonak diren heinean.
Erronka berri honen aurrean, funtsezkoa da, arduraz, hausnarketa lasaia egitea behar horiei erantzuteko egokienak diren bide eta zerbitzu konponbideen inguruan. Hasiera batean sortzen direla diruditen hiru jarduera ildo nagusien abantailak eta eragozpenak alderatzeko saiakeraegin behar da; horiek, banakako behar eta lehentasunei erantzuten saiatuz, ziurrenik, bateragarri egin daitezke, behar eta lehentasunen aniztasunak arreta formula anitza ere gomendatzen duen heinean:
Beharrezkoa da presarik gabe aztertzea ea zeintzuk diren eskura dauden aukerak, konponbide batzuei edo besteei egokitzerik zer kasuk duen, eta gure hurbileko ingurunean nahiz sortzen ari den fenomeno honentzat konponbideak bilatzeko lanean esperientzia gehiago duten urrunagoko tokietan jada garatu diren esperientzietatik ikasi.