Edukinera zuzenean joan

Zer da jokabideari lotutako laguntza positiboa?

Jokabideari lotutako laguntza positiboak laguntzen ereduaren filosofiarekin eta egokitzeko gaitasunak ikastearekin partekatzen ditu balioak eta printzipioak nahiz bizi kalitatea hobetzeko helburu gorena. Esku hartzeko eta ikasteko teknika bat da, orokorrean pertsona guztiei aplika dakiekeena ezinduak izan zein ez.

Izaera orokor hori garrantzitsua da, izan ere, jarduteko ikuspegi orokor bezala ulertzeko aukera ematen du. Hala eta guztiz ere, gida honen helburua jarraibide eta erreferentzia izatea denez ezinduei arreta emateko zerbitzuen profesionalei, edukia pertsona haiei aplikatzean oinarritzen da.

Bestalde, interesgarria da zera aintzat hartzea: jokabideari lotutako laguntza positiboa jokabide mota ezberdinei aplikatzerik badago ere, jarraian ikusiko dugun moduan, esku hartzeko bere muin nagusi eta berezia jokabide gatazkatsuena da. Gida honen edukiak haiei ematen die arreta nagusia, izan ere, zerbitzu ezberdinetan laguntzen duten langileak gehien kezkatzen dituen laneko alderdi bat baitira. Hori egiterakoan, abiapuntua hau da: jokabide gatazkatsua da, Emersonen definizioa jarraituz, “bizitasunagatik, iraupenagatik edo maiztasunagatik gizabanakoaren garapen pertsonalean nahiz hark komunitatean parte hartzeko dituen aukeretan eragin negatiboa duen hori”, eta ICAP eskalan jasotako erreferentziako sailkapen modura hartzen da (sailkapen hori serie honetan jokabidearen ebaluazio funtzionalari zuzendutako gidan jaso da). Jokabide gatazkatsu horiek, jokabide disruptibo, oldarkor edo erasokorrak ez ezik (nahiz eta horiek izango diren, ziurrenik, gehien aipatzen direnak, gehien ikusten direnak eta eragozpen gehien sortzen dutenak izateagatik), jokabide alternatibo batzuk ere badira, zuhurragoak, uzkurragoak edo arreta faltakoak. Horren adibide batzuk izango lirateke uzkurtze edo isolatzeko jarrera batzuk, jarduera falta adierazgarria, tristezia, irrika falta erabatekoa, neurriz gaineko loa, kontzentratzeko zailtasun garrantzitsuak.

Gida kontsultatzerakoan, garrantzitsua da kontuan hartzea jokabide gatazkatsuak adimen ezintasuna dutenengan nahiz ezindu fisiko edo sentsorialengan azaldu daitezkeela (batez ere kalte kognitiboa ere badutenean). Hala eta guztiz ere, azken hori ez da hain eremu ezaguna, eta, bertan, normalean adimen ezintasunean ageri diren faktoreetatik nabarmen bereizitako beste batzuk azaltzen dira. Adibidez:

  • Hartutako kalte zerebrala duten pertsonek jasaten duten bizi estiloan bat-bateko apurketa, horrek berekin daramatzan ondorio guztiekin: berriro ikasi beharra, eragin emozionala, rol aldaketa, aurreko bizi estiloa galdu izana onartzeko beharra edo lehengo gizarte harremanak mantentzeko zailtasuna.
  • Endekapenezko gaixotasunen kasuan, aurrekoari gehitu egiten zaio geroz eta mendetasun maila altuagoa edukitzea.
  • Zenbait kasutan, jokabide gatazkatsuen arrazoia organikoa da: horren adibide nabarmena apatia organikoa da, jorratzen oso zaila.
  • Kasu askotan, jokabide gatazkatsuak egokitzapen faltagatik ageri dira: umekeriak, gizarte adimena falta izatea, xelebrekeriak, zorroztasuna erantzunen ereduan.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.