Edukinera zuzenean joan

Epilepsia ezintasunen bat duten pertsonengan

Krisi epileptiko toniko klonikoak dira, gertatuz gero, jardun maila altuena behar dutenak. Krisi horietan pertsona lurrera erortzen da konorterik gabe, zurrun jartzen da eta astinduak ageri ditu gorputzean. Mugimendu horiek aurpegiari eragin diezaiokete, gorputz adarren bati, gorputz erdiari edo osoari. Orokorrean, krisia gertatu bitartean, pertsonak aurpegi eta ezpain kolore txarra du, eta ahoan aparra ere eduki dezake. Horrelako krisiak garrantzitsuak dira beti (kolpeak, zauriak edo traumatismoak gerta daitezke lurrera erortzerakoan), baina garrantzitsuena lasai jardutea eta urduri ez jartzea da, izan ere, normalean, konbultsioak dituen krisi bat bost minutu baino gutxiagoan amaitzen da eta ez da ezer larririk gertatzen.

  • Pertsona etzanda jarriko da, eta, ahal den heinean, albo batera begira jarriko da, ahotik listua eta mukia ateratzea ahalbidetzeko. Horrela, oka eginez gero, horiek xurgatzea saihestuko da. Halaber, arropa laxatu behar zaio, eta ertzekin, gainazal gogorrekin, eta abarrekin kolpeak hartzea saihestu. Ez da inolaz ere ibilgetu behar, izan ere, artikulazioetan luxazioak edota apurketak eragin daitezke.
  • Inoiz ez zaio ahoa indarrez ireki behar, eta are gutxiago objektu gogorrekin (sardexka baten heldulekuarekin, boligrafo batekin, gure behatzekin, hozka egitekoarekin, eta abarrekin), izan ere hortzak eta ahoa serioski kaltetu daitezke horrela. Garrantzitsua da ahoa eta sudurra listu eta mukitik garbi dituela saiatzea.
  • Krisia amaitzerakoan, pertsonari lagundu egin behar zaio, krisia eta gero datorren nahasmendu uneetan lasaitzeko edo loa zaintzeko, lo geratuz gero.

Konbultsio krisiaren iraupena 15 minutu baino gehiagokoa bada, edo 30 minutuan zehar hainbat krisi gertatzen bada eta batzuen eta besteen artean konortea berreskuratzen ez bada, gaitz epileptikoaren egoera baten aurrean gaude. Garrantzi handikoa da, izan ere, horrelako inguruabarretako heriotza indizea % 10ekoa da. Horrelakoetan, ezinbestekoa da pertsona ospitale batera eramatea. Horrelako gertaerak aldian behin izaten dira, eta sendagai bidezko tratamenduaren aurrean oso gogor ageri diren epilepsietan bakarrik gertatzen dira.

Zenbait kasutan, eta hori adierazten duen jarraibide mediko bat dagoenean beti, beharrezkoa izan daiteke ipurditik tratamendua aplikatzea.

Bestalde, krisiak ohikoak direnean, pertsonen burua babesteko beharra aintzat hartu daiteke. Horretarako, erorketetan gertatzen diren kolpeen eragina arintzeko bereziki diseinaturik dauden kaskoak erabiliko lirateke, nahiz eta hori bakarkako kasuetan eta aldez aurretik dauden jarraibideen ondotik egin behar den.

Ahal izanez gero, garrantzitsua da krisiaren mugimendu jarduera eta haren iraupena xehetasunez behatzea, izan ere, informazio hori datu erabilgarria izan daiteke epilepsia mota sailkatzeko eta tratamendua baloratzeko. Hori dela eta, erabiltzaile batek krisi epileptiko bat duen bakoitzean, komenigarria da hori historia klinikoan erregistratzea, krisiaren eguna, ordua, iraupena eta krisi mota jasoz.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.