Jokabideari lotutako laguntza positiboko planak eraginkorrak dira emaitza adierazgarriak ekartzen dituztenean, hau da, pertsonarentzat, familiarentzat, langileentzat eta komunitatearentzat emaitza adierazgarriak sortzen dituztenean. Jokabide gatazkatsuek eragin adierazgarria eduki dezaketenez pertsonaren bizi kalitatean (adibidez, harremanetan, erakargarri egiten zaizkion jardueretara sartzean, barneratze mailan), beharrezkoa da jokabideari lotutako laguntzaren planaren eraginkortasuna ebaluatzea langile mailan lortu diren emaitza adierazgarrien arabera
Jokabideari lotutako laguntzako plan bat ebaluatzeko garaian, aintzat hartu hurrengo galderak:
Zer informazio bildu erabakitzeko eta hura ebaluatzeko, laguntza planaren berariazko helburuak eduki behar ditugu gidari, izan ere, horiek pertsonaren bakarkako beharrei erantzuteko diseinatu dira. Egiaztatu behar diren helburu nabarmenenak hauek dira:
Beharrezkoa izan daiteke emaitza hauek berraztertzea denbora tarte jakin batean eta egoera eta testuinguru ezberdinetan (adibidez, goizez komunitatean, etxean edo lanean egiten diren jarduera ezberdinetan).
Halaber, interesgarria izan daiteke izaera orokorrago bateko emaitzak neurtzea, adibidez bizi estiloan egiten diren esku-hartzeetatik eratorritakoak, hain zuzen ere: bigarren mailako eragin positiboak, adibidez laneko parte-hartzean izandako hobekuntza maila edo hazkundea; hobekuntzak osasun egoeran (adibidez, sendagai psikotropikoen erabilera murriztea, bere burua kaltetzeko jokabideek eragindako zauriak gutxitzea), edo pertsonaren, familiaren eta langileen gogobetetasun maila areagotzea lortutako emaitzekiko, jokabideari lotutako laguntza positiboko plana aplikatu izanaren ondotik. Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeen emaitzak ere neurtzerik dago bizi kalitateari erreparatuz: lanbide jardueretan, komunitatekoetan edo aisiakoetan parte hartze handiagoa, hautapen eta kontroleko aukera gehiago, eta harremanen alorreko hobekuntzak.
Informazioa biltzeko eta edukiak ebaluatzeko metodo onena erabakiak hartzeko informazio erabilgarriena ematen duen hori da, betiere, informazio hori biltzen den inguruneko ohiko jardueretan eraginik eduki gabe, hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, informazioa biltzeko modu ezberdinak daude:
Aukera bat hautatu baino lehen, galde iezaiozu zure buruari zer agiri mota existitzen den jada ingurune horretan, eta baita nola erabil daitezkeen ere informazioa biltzeko.

Zer bildu eta nola bildu zehazteaz gain, beharrezkoa da ere hori egiteaz nor edo nortzuk arduratuko diren zehaztea: