Irakastera goazen gaitasuna aukeratu eta gero, helburu argi bat finkatu behar dugu. Helburu horretan ados egon behar gara prozesuan parte hartzen dugun pertsona guztiak.
Jar dezagun adibide bat: gaitasun berriak irakasteko maiz erabiltzen den eremu bat sukaldea da. Helburu orokorra pertsonak sukaldean aritzeko nolabaiteko autonomia hartzea da, baina beharrezkoa da berariazkoagoak diren helburuak finkatzea (adibidez ogi txigortua prestatzea, zuku bat egitea, eta abar), eta ez bakarrik helburuen zehaztapen horrek irakastea eta ikastea errazten dituelako, baizik eta, baita ere, helburua benetan noiz lortu den zehazki jakiten laguntzen duelako.
Helburuak ezartzerakoan, erabilgarria izan daiteke gehienez ere ikasteko erabiliko den denboraldia finkatzea, izan ere, horrek pizgarri bezala balio du prozesua arintzeko, eta gaitasuna ebaluatzeko data bat jartzen du. Data faktore ezberdinak aintzat hartuta finkatu behar da: