Irakatsi nahi ditugun egitekoak aukeratzeko garaian, garrantzitsua da kontuan izatea erakargarri suertatuko den ikaste programa bat egituratu behar dugula, izan ere, hala ez balitz, pertsonak aspertu egingo lirateke eta, beraz, motibazioa galdu.
Garrantzitsua da programan berritzaile eta erakargarri egiten diren gaitasunak sartzea, ezinduentzat erronka direnak. Gaitasun horiek hain erakargarri ez diren baina beharrezkoak badiren beste batzuekin txandakatuko dira, eta horiek ikastean, ziurrenik, gehiagotan jo beharko da errefortzuetara.