Edukinera zuzenean joan

Zahartzeari lotutako aldaketak

Zentzu hertsienean hitz eginez gero, jaiotzen garen unetik bertatik zahartzen ari gara. Edonola ere, zahartzearen terminoa, normalean, bizitzaren zikloko fase berantiarrean berezkoa den prozesu bati heltzeko gorde ohi da, aurreko faseetatik ezberdintzen dena. Hain zuzen ere, fase honen ezaugarri da denborak aurrera egin ahala larriagotzen doazen muga batzuk agertzen edo areagotzen joatea, baina muga horietako batzuk neurri batean edo erabat orekatzeko gai diren aukera paregabeak ere agerian uzten ditu.

Azken hamarkadetan, bizitzako aldi hori 60-65 urteen inguruan kokatu da. Lehenagoko garaietan, fase goiztiarrago batzuetan kokatzen zen. Gaur egun, gehiago bizi gara eta osasun hobea dugu adin aurreratuetan eta, beraz, eztabaidatzen ari da ea 65 urteetan kokaturik dagoen muga hori bat datorren errealitatearekin edo konbentzioak aldatzea komeniko litzatekeen eta, ondorioz, zahartze prozesuaren hasieraren muga “ofiziala” atzeratu.

Zahartzea prozesu konplexu bat litzateke, aldaketa biologikoek, psikologikoek eta sozialek zehaztu dezaketen hainbat prozesu batera azaltzeagatik edoelkar eragiteagatik bereizten dena. Aldaketa horien agerpena eta bizitasun maila aldatu egiten da pertsona batzuetatik besteetara:

 

Zahartzeari lotutako aldaketak

  • Aldaketa biologikoak. Zahartzeari zuzenean uztartutako aldaketa biologikoek eragina dute aparatu, organo eta sistemetan, eta denborak aurrera egin ahala gertatzen diren pixkanakako aldaketak dira, kalte patologikoetatik edo istripu erakoetatik eratorritako kalte patologikoekin gertatzen den ez bezala (baskularrak, infekzio erakoak, tumoreak...). Gauzak horrela, adin jakin batetik aurrera, hazkundea antzematen da gaixotasunak hartzeko arriskuan, gaitasun fisikoetan murriztapena gertatzen da, azalean eta giharretan elastikotasuna galtzen da, giharretako indarra murriztu egiten da, neuronak hondatu, pertzepzio prozesuak ahuldu, besteak beste.
  • Aldaketa psikologikoak. Aldaketa psikologikoak, funtsean, gaitasun eta trebezia intelektualak murriztean ikus daitezke. Erreakzio denboretan mantsotasun handiagoa ikusten da orokorrean, neurri bateko arreta defizita, memoria orokorrean murriztea. Zenbaitetan, gaitzespen, barnerakoitasun, zurruntasun, tolerantzia falta edo isolamendua bezalako jarrerak areagotu egiten dira. Muga horiek, maiz, orekatu egiten dira heldutasun eta lasaitasun maila handiago batekin bizimoduan eta erabakiak hartzerakoan, eta baita norberaren historiaren eta gizartearenaren ikuspegi handiagoa edukitzearekin ere.
  • Gizarte aldaketak. Gizarte aldaketak, nagusiki, gizarte paperetan, paper profesionaletan eta kulturaletan ikusten den aldaketaren ondorioz gertatzen dira: erretiroak, neurri batean, jarduera profesionalaren amaiera finkatzen du, eta, horrekin batera, baita gizarte harreman sare baten, eguneroko errutina multzo baten eta gizarte estatus baten amaiera ere. Gizarte eta kulturako beste jarduera batzuetara irekitzea ere esan nahi izan dezake, ordea, eta horiek beste gizarte sare batzuk eta erreferentziako estatus berri bat eraiki eta indartzea dakarte.  Gizarte aldaketak familia egoerako edo bizikidetzako aldarazpenei uztartuta agertu daitezke: maite ditugun pertsonak galtzea, baina, baita ere, familiaren muinera kide berriak sartzea.

 

Inolako zalantzarik gabe, adierazi diren aldaketa horiek biztanleriarengan, orokorrean, nahiz ezintasunen bat duten pertsonengan gertatzen dira, nahiz eta azken horiengan eragina askoz ere handiagoa izan daitekeen: muga biologiko edo psikologiko berriak batu egiten zaizkie jada existitzen ziren muga edo zailtasunei; gizarte eta familia sareetako aldaketek desoreka emozional handia eragin dezakete, galera eta babesgabezia sentimenduetan oinarriturikoa, eta jarduera aldaketek, errutinan eragiten duten aldaketarekin, orientazio galera, pasibotasuna eta ezindua kaltetzeko joera duen isolamendua eragin dezakete. Aldaketa horiek behar bezala prestatzen ez badira inguruabar berrietara egokitzea errazteko, hauskortasun eta zaurgarritasun maila areagotu egingo da.

En el caso de las personas con discapacidad, el proceso de envejecimiento puede situarse en la misma franja de edad que en el resto de la población; así ocurre, en el caso de personas con discapacidad intelectual moderada o leve, sin otras patologías asociadas, o en el caso de personas con discapacidad física no gravemente afectadas. En otros supuestos, en cambio, cuando el grado de afectación es mayor y/o cuando existen patologías asociadas, la fase de envejecimiento se inicia antes que en el resto de la población, pudiendo observarse la aparición, sobre los 45 ó 50 años, de cambios biopsicosociales con repercusiones notables en la calidad de vida. Behin hori esanda, funtsezkoa da ez ahaztea pertsona bakoitza bakarra dela eta zahartzerakoan berezko diren adierazpenak aldatu egingo direla batzuetatik besteetara, bizitzaren zikloko aurreragoko faseetan ere gertatzen den bezala. Ondorioz, ezinbestekoa da banakako alde horiek oso kontuan hartzea ezintasunen bat duten pertsonen zahartzarora hurbiltzerakoan.

Garrantzitsua da, orokorrean, zahartze aktiboan oinarritutako estrategiak azpimarratzea, eta zahartze aktibo hori optimizazio eta konpentsazio estrategiak nahiz bizitzako ziklo osoan zehar garatutako ikastea bultzatzean oinarriturikoa izatea. Pertsonari –norberak bere burua zaintzea, autoestimua sustatzea, gizarte harremanetan esku hartzea– nahiz hark ingurunearekin duen elkarrekintzari protagonismoa eman behar zaie.


ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.