Edukinera zuzenean joan

Jokabideari erantzuteko estrategiak pertsona bere onetik aterata dagoenerako

Sendagai bidezko eustea –literatura espezializatuan euste edo hertsapen kimiko bezala ere aipatzen dena– sendagaiak erabiltzean datza krisiak gertatzeari aurrea hartzeko edo behin gertatu direnean haiek eteteko.

Ezintasunen bat duen pertsona bati sendagai bat ematea euste bat delauste izateko, beharrezkoa da sendagaia ematearen helburu nagusia jokabidea kontrolatzea izatea. Aldiz, sendagaiaburukogaixotasun baten edo gaixotasun fisiko baten tratamendu izateagatik ematen denean, hori ez da eustetzat jotzen. Eragin horietarako, funtsezkoa da aintzat hartzea ezintasun fisikoak edo intelektualak, hondamen kognitiboak edo garapeneko nahasmenduak ez direla gaixotasunak eta, beraz, ezaugarri horietakoren bat agertzeak ez duela justifikatzen, bere horretan, sendagai mota hori eman beharra, eta, emango balitz, sendagai bidezko euste bat izango litzatekeela, betiere, pertsonak buruko gaixotasunen bat –erreferentziako psikiatrak diagnostikatua– edogaixotasun fisikoren bat –kasu bakoitzean dagokion espezialistak diagnostikatua– ez badu eta hura tratatzeko sendagai hauetakoren bat agindu ez bada.

 

Jarduera egokietarako gomendioak

Sendagaiak kontu handiz eman behar dira. Hurrengo jarraibide hauek erabilgarriak izan daitezke arreta ematerakoan:

  • Orokorrean, ez da psikosiaren aurkako sendagairik, sendagai hipnotikorik edo antsiolitikorik eman behar buruko gaixotasunen bat edo gaixotasun fisikoren bat ageri ez duen eta, beraz, sendagai horiek agindu ez zaizkion pertsona baten krisiari aurrea hartzeko edo hura baretzeko.
  • Pertsona batek ageri dituen krisiei aurrea hartzeko edo horiek baretzeko modu bakarra horrelako sendagaiak ematea bide bakarra dela uste denean, beharrezkoa izango da sendagai hori ematea kasuan kasuko sendagileak agintzea. Euste estrategia hau azkeneko baliabidetzat jo behar da.
  • Euste fisikoaren kasuan bezala, ez da ahaztu behar sendagai bidezko tratamenduak sintomak arintzen dituela, baina ez duela jokabidearen arrazoia ezabatzen. Ondorioz, hori ez da epe luzerako konponbide bat izango. Epe luzerako emaitzak lortzeko, jokabideari lotutako laguntza positibora jo behar da.
  • Sendagai bat ematean, ezinbestekoa da oinarrizko arau batzuk edukitzea:
    • Sendagaiek erreakzio ezberdinak eragiten dituzte pertsona ezberdinengan; ezinbestekoa da langileek bigarren mailako ondorioak ezagutzea, adibidez, loarekiko, urduritasunarekiko, elikatzearekiko, eta abarrekiko duten lotura.
    • Sendagai bat agindu denean, ez da hura kendu behar, ezta dosia aldatu ere, sendagileak hala agindu gabe.
    • Garrantzitsua da langileek sendagaien arteko bateraezintasunak ezagutzea, eta baita hauen eta elikagai edo edari batzuen artekoak ere.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.