Zenbaitetan, ikusiko duzu pertsonak gutxiagotan agertzen dituela jokabide gatazkatsu larriak langile bat edo kide bat beragandik hurbil dagoenean. Horrelakoetan, izan liteke pertsona urduri dagoenean harengana hurbiltzea nahikoa izatea gertaera desatsegin bat saihesteko edo haren larritasuna murrizteko. Hurbiltasunagatiko kontroleko beste adibide batzuk eskua, irmo, pertsonaren sorbaldan jartzea izan daiteke, mahaian haren ondoan esertzea edo taldean dagoenean harengana hurbiltzea.