Pertsona askok ez du inolako komunikazio gaitasunik, edo ez du gaitasun hori behar beste garatu, nahiak, amorrua edo frustrazioa azaltzeko. Beren buruak azaltzen lagunduz, jokabideko krisi larriak egotea saihestu daiteke, eta, jokabide gatazkatsua jada agertu denean jardunez gero, jokabideak larritasun gehiagoko egoeretarantz jotzen duela saihestu daiteke.

Horrelako egoeretan, pertsonak nerbioak ageri dituenean edo jokabidea gorantz doala erakusten duten aztarnak igartzen direnean, helburua pertsonak adierazi ezin duen arazoa zein den ulertzera iristea da.