Edukinera zuzenean joan

Okerrera egin baino lehen, jokabide bati erantzuteko estrategiak

Pertsonak aldarte txarreko edo urduri jarraitzen badu, eta bere buruari kalte egiteko edo gauzak hondatzeko jokabideak ageri baditu, erabilgarria izan daiteke lasaitzera jotzea. Jarraian, pertsonari lasaitzen laguntzerakoan oso eraginkor izan daitezkeen jokabide batzuk eskaintzen dira.

  • Adibideak            
    • Erakutsi iezaiozu haserre dagoela badakizula: “badakit haserre zaudela”. “Badirudi haserre zaudela”. “Aldarte txarreko zaude, izan ere,...”.
    • Esan iezaiozu baretzeko: “baretu egin behar duzu”. “Lasaitu”. “Bareago egotea ongi etorriko litzaizuke”. “Ona litzateke toki lasaiago batera joatea”.
    • Esan lasaitzearen alde egiten duten ariketak egiteko, eta irakatsi horiek nola egiten diren: “hartu arnasa sakon”. “Altxa besoak”. “Hartu arnasa sakon berriro”.

 

Jarduera egokietarako gomendioak

Horrelako jarraibideekin jokabidea etetea lortzen ez baduzu, saiatu pertsona konbentzitzen toki lasaiago batera joateko, izan ere, errazago egingo zaio toki lasaiago batean lasaitzea:

  • Jenderik gabeko gela batera joan daiteke esertzera, edo bere gelara.
  • Behin toki lasai batean egonda, esan eroso jartzeko, eserita edo etzanda.
  • Lagundu pertsonari eroso jartzen: esan zapatak kentzeko, arropa laxatzeko eta besoak erlaxatzeko, besoak besaulkian edo magalean jarriz lasaitzeko jarreretan. Gogoratu helburua ez dela hori egitera behartzea, baizik eta hori egitera animatzea eta egiten laguntzea.
  • Eman jarraibide hauek ahots tonu mantso bat erabiliz, lagundu egin nahi diozula erakusten duen tonua hain zuzen.
  • Esan pertsonari lasaitzeko, eta lagundu iezaiozu lasaitzen gorputzeko atal ezberdinak erlaxatzen irakatsiz. Adibidez, erlaxatu behar duen gorputzeko atala (besoa, lepoa, kopeta, eta abar) eskuarekin ukituz identifikatzen laguntzea erabilgarria izan daiteke. Lasaitzen dela lortzeko beste modu bat izan daiteke eskuak eta behatzak astinaraztea, nekeak erlaxazio sentsazio bat eragiten dion arte.
  • Lasaitzeak zer esan nahi duen ulertarazi iezaiozu, hurrengoak bezalako esaldi batzuk erabiliz: “utzi besoak hilik”.
  • Esan arnasa sakon hartzeko, arnasari eusteko eta, ondoren, airea oso mantso askatzeko. Bitartean, errepikatu horrelakoak: “lasaitu”, “baretu”. Egin ekintza hau bost aldiz saio bakoitzeko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.