Edukinera zuzenean joan

Okerrera egin baino lehen, jokabide bati erantzuteko estrategiak

Jokabideari jaramonik ez egitea oso estrategia egokia izan daiteke zenbait kasutan, betiere, jokabideak kalteak eragiteko arriskurik ez badarama berekin, ez jokabidea ageri duen pertsonarentzat, ezta beste pertsona batzuentzat ere –profesionalak zein erabiltzaileak izan gorabehera–.

  • Adibidea:             
    • Juan autismoa duen mutiko bat da. Jokabide estereotipatua ageri du, hain zuzen ere eskuak begien aurrean mugitzea adi-adi argi foku bati begiratzen dion bitartean. Jasotzen ari den ikusmen estimulazioak indartu egiten du bere jokabidea. Kasu honetan, jokabideari lotutako laguntzako planak zera gomenda dezake adibidez:
      •  ingurunea aldatzea (argi sistema aldatzea);
      • jokabide gatazkatsuaren ordez erabiltzeko gaitasun alternatibo bat irakastea (kaleidoskopio batetik begiratzea);
      • beste jokabide batzuk positiboki indartzea (aisian eta astialdian jokabide gatazkatsua ez diren beste eskulan batzuk egiten dituenean goraipatzea edo laudatzea);
      • jokabide estereotipatuari jaramonik ez egitea, hura gertatzen denean.
  • Gogora ezazu jaramonik ez egiteari buruz hitz egiten dugunean, jokabideari buruz ari garela beti eta, inoiz ez, pertsonari jaramonik ez egiteari buruz.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.