Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Diseinatuko den plana aplikatzeko benetako konpromisoa dago?

Bizitza estiloaren funtsezko plangintza pertsona bat zerbitzu baten erabiltzaile izan baino lehen aplikatu daiteke edo sartu eta berehalako denboraldian, bai eta zerbitzuan zenbait denbora daramanean ere. Edozein kasutan ere, banakako plana diseinatzen hasi aurretik, emaitza hobeak lortze, zailtasunak prebenitze eta beharrezkoak diren erresistentziak saiheste aldera erabilgarriak diren zenbait konturen gaineko hausnarketa egitea garrantzitsua da. Hona hemen kontu horietako batzuk:

  • Aplikatuko den antolamenduaren barruan, bizitza estiloaren funtsezko plangintza eredua abian jartzeko konpromisoa ote dagoen baloratu behar da. Halaber, benetan aplikatzeak zerbitzuaren funtzionamenduan aldaketak eragingo dituela jakin behar da. Hori egiterakoan, aintzat hartu behar da plangintza oro agintza bat dela eta, ondorioz, konfiantzan oinarritzen dela. Ikuspegi horretatik abiatuta, plangintza hori aurrera eramateko konpromiso zintzorik gabe plangintza egitea, neurri batean, konfiantzaz neurri gabe baliatzea da. Horri dagokionez, pertsonaren aukerak zeintzuk diren eta prozesuaren gainean duen pertzepzioa baloratzea beharrezkoa da (itxaropen faltsurik gabeko konfiantza ematen dio?).
  • Honako hau galdetzea ezinbestekoa da: nor egon behar da ados planarekin, burutu dadila eta aplikatzeko benetako borondatea ziurtatu dadila? Bizitza estiloaren funtsezko plangintzaren esparruan akordioren bat hartzen bada, beharrezkoa da akordio hori betearazteko behar diren neurri guztiak hartzea. Horregatik, erabakiak hartu baino lehen, garrantzitsua da aztertzea zer neurritan dagoen adierazitako xedea lortzeko benetako konpromiso bat. Adostutakoa ez betetzeak guztioi eragiten digu eta ezintasunen bat duten pertsonen eta gainontzeko parte hartzaileen artean konfiantza urritzen du.
  • Horrez gain, plana benetan aplikatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak dauden egiaztatzea beharrezkoa da. Dena den, kontuan hartu behar da pertsonarentzat garrantzitsua den aldaketa orok ez duela baliabide berririk behar eta aldaketa asko doakoak direla eta, eskuragarri dauden baliabideekin, soilik pertsonari laguntza emateko modua aldatuz burutu daitezkeela.
  • Plangintzan adostutakoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea ezinbestekoa da pisuzko hainbat arrazoia direla eta:
    • plangintza egitea eta planifikatutakoa abian ez jartzeak parte hartzaile guztiek egiten duten agintza inplizitua apurtzea dakarrelako;
    • plangintza egitea eta adostutakoa abian ez jartzeak pertsonari kalte egiten diolako eta prozesuan parte hartu duten pertsonengan duen konfiantza gutxitzen duelako;
    • plangintza egitea eta adostutakoa abian ez jartzeak zerbitzuari berari kalte egiten diolako eta mesfidantza eragiten duelako.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.